'Appa hi!' hika praktikatzeko telefonorako aplikazioa

2023/11/29
Card image cap
Arrasateko Udalak, Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako udalekin batera, Appa hi! Aplikazioa aurkeztu du. Horretarako, Badihardugu elkartearen laguntza izan du; izan ere, haiek izan ziren Oñatiko hika lantzeko aplikazioa sortu zutenak, Oñatiko Udalak eskatuta.

Hika lagunartean eta solkaskideekin hitz egiteko tratamentu informala da: "Bizitasuna, konfiantza, konplizitatea, hurreko sentitzea, identitate marka bat eta berdintasunaren aldeko keinu bat ematen dizkigu".

Egunero 10-15 minutuan praktikatzen baduzu, 5 astean prest izango zara hika egiten hasteko.

Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bana. Muga bat ipini diogu, halaber, gure APPari: erabiltzaileak ezingo du aurreratu egunean maila edo ikasgai bat baino gehiago. Gaur gaurko lanak egin beharko ditu eta, ondo eginez gero, bihar beste ariketa sorta bat irekiko zaio. Eta horrela 35 egunean.

Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hitanoaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa da galdera-erantzun estiloko jokoa.

Deskargatu hemen!