Aluminiozko xaflak kenduko ditu Udalak Biteri plazako estalkitik, segurtasun neurri bezala

2024/11/27
Card image cap
Azken egunetako haizeteek Biteri Plazako estalkiak aspalditik duen erorketa arazoa areagotu du; izan ere, asteburuan xafla berriak erori dira estalkitik. “Zorionez ez du kalte pertsonalik eragin, baina berriz gertatzeko arrisku handia dago” adierazi dute Udal ordezkariek.

Horregatik, hain zuzen, Udalak, segurtasuna bermatzeko prebentziozko neurria hartu du: aterpearen xafla guztiak kentzea. “Xafla hauek funtzio estetikoa besterik ez dute, eta gaur gaurkoz, pertsonentzako arrisku fokua besterik ez da. Beraz, xaflak kenduko dituzte gaur goizean zehar”.

Udal Gobernuak egindako 2023-2027 Gobernu Planaren arabera 2026an estalki berri bat jartzeko proiektua aztertu eta idaztea aurreikusten du.

IMG_6112.JPG

IMG_6114.JPG

IMG_6115.JPG

IMG_6124.jpg