Aldi baterako programa bat gauzatzeko “Lan-arriskuen Prebentzio teknikari” bat hautatzeko prozesua
2019/01/25Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, Lan-arriskuen Prebentzio teknikari bat hautatzeko, aldi baterako programa bat gauzatzeko asmoz
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazioa:
Goi mailako gradua, lizentziatura, diplomatura, ingenieritza teknikoa edo baliokidea.
Lan ariskuen prebentzioan goi mailako teknikaria.
- Euskararen ezagutza: C1 edota 3 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira urtarrilaren 25ean, 17. zenbakian.
Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute urtarrilaren 26tik otsailaren 4 arte (biak barne).
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.