Aldi baterako programa bat gauzatzeko “Berdintasun teknikari” bat hautatzeko prozesua
2019/12/20Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, Berdintasun teknikari bat hautatzeko, aldi baterako programa bat gauzatzeko asmoz.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazioa:
Erdi mailako titulua, unibertsitate diplomatura, gradua edo baliokidea
- Prestakuntza:
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz prestakuntza ikastaroren bat egina edukitzea, gutxienez 150 ordukoa eta organo ofizialen batek ziurtatua (unibertsitateak edo administrazio publikoak).
- Euskararen ezagutza: C2 edota 4 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira abenduaren 26an, 246 zenbakian.
Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute abenduaren 27tik urtarrilaren 5era (biak barne).
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko sailean.