Aldi baterako lan eskaintzak

2018/12/06
Card image cap
Gabonetako patinaje begiraleak eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak

Arrasateko Udalak oinarri-arauak onartu ditu Gabonetako hiru patinaje begiraleak kontratatzeko eta biltegizain eta harreragile-atezain lan poltsak sortzeko. Orohar hauek izango dira lan postu horien zereginak:

  • Gabonetako patinaje begiraleak: Gabonetako izotz pista dinamizatzea, pistaren mantentze lanak egitea eta erabiltzaileei laguntza ematea.
  • Biltegizaina: udal biltegiko materiala jasotzea, eregistratzea eta mugimenduez (sarrera-irteerak) arduratzea, egunean mantenduz fitxategi informatikoak.
  • Harreragile-atezain: herritarrei zerbitzua ematea ezarrita dauden informazio bideetako edozeinetan (bertatik bertara, telefonoz eta era telematikoan).

Aipatu oinarriak udal webgunean aurkitu daitezke, “Lan Eskaintza Publikoa”  atalean.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten hautagaiek abenduaren 4tik 10 arteko epea daukate izena emateko, BAZen, udal webgunean edo Lanbiden.