Aldi baterako lan eskaintza

2017/11/27
Card image cap
Gabonetako izotz pistarako hiru begirale kontratatuko ditu Udalak

Arrasateko Udalak hiru monitore kontratatuko ditu Gabonetako izotz pistan aritzeko.

Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Euskaraz jakitea eta patinetan ibiltzen jakitea beharrezkoa izango da, eta izotz pistako monitore eta eskola kiroletako monitore moduan izandako eskarmentua baloratuko da, besteak beste.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten izangaiek azaroaren 25etik abenduaren 1 arteko epea daukate udal webgunean edo BAZen (Arano eta Garcia maisu-maistrak 8) izena emateko.