Aldi baterako lan eskaintza

2016/10/03
Iturbide egoitzarako erizainen koordinatzailea

Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak, irailaren 29ko bileran, onartu zituen Iturbide Egoitzarako erizain koordinatzailea, aldi baterako eta presako izaeraz, izendatzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak.

Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a)    Titulazio akademiko hauen jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Erizaintzan diplomatura edo tituluaren jabe izatea.

b)   3. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek irailaren 30etik urriaren 7 arteko epea daukate LANBIDEn izena emateko.