Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du aisialdi eta kirol programetan haurren parte hartzea sustatzeko.
2024/03/11Udalekuetan edo udako kirol campusetan herriko haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia aurreratu du Arrasateko Udalak, dagoeneko irekita baitago hainbat udalekutan izena emateko epea.
Laguntza horiek eskatu ahal dira bakarrik irabazi asmorik gabeko herriko elkarteek antolatutako udalekuetarako edo kirol campusetarako, eta familiek baldintza bi bete behar dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea.
- Gehieneko diru sarrera gordinak urteko:
- 20.000 € / 2 laguneko familien kasuan
- 26.000 € / 3 laguneko familien kasuan
- 30.000 € / 4 lagun edo gehiagoko familien kasuan
Modu horretan, baldintzak betetzen dituzten familiek %90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 200 €-raino.
Oinarriak, informazioa eta eskaerak aurkeztea
Dirulaguntzen oinarriak hemen aurkituko dituzu. Hor jasotzen dira aurrez aipatutako baldintzak eta zer dokumentazio aurkeztu behar den. Eskaerak aurkezteko, arrasate.eus webgunean egin daitezke, edo Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ).
Informazio zabalagoa jasotzeko, nahikoa izango da BAZen galdetzea, edo Arrasateko Udaleko Gazteria Bulegora bertaratzea (Biteri kalea 3), edo 943 25 20 65 telefonora deitzea.