Aholkularitza zerbitzua Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko

2018/10/31
Card image cap
Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak, Toki Garapeneko Sailarekin elkarlanean, zerbitzu bat antolatu du Arrasateko merkatarientzat, publizitate ez sexista lantzeko.

Helburua da Arrasateko merkatariei  baliabideak eskaintzea komunikazio eta publizitate kanpainak   genero ikuspegitik egoki bideratu daitezen. Zerbitzua dago Arrasateko merkatari guztiei eskainia.

Arantza Santesteban adituak formazio saio bat eskainiko du azaroaren 21ean, Kulturaten. Ordutegia 15.00-16.30. Horrez gain,  edozein zalantza, gomendio edo esku hartze behar izanez gero, aholkularitza telefonikoa eskainiko du azaroaren 5etik abenduaren 31ra arte. Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.30-20.00 ( astelehenetik egubakoitzera).

Izen ematea zabalik egongo da azaroaren 19ra arte, Emakume Txokoan.

Publizitatea ez sexista