Albisteak

Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Aurten I. “ARRASATE HIRIA” Nazioarteko Akordeoi eta ganbera musika lehiaketa izango da berrikuntza gisa.

“Luces en sombra” dokumentalaren emanaldia

Solasaldian Bidez Bide Elkarteko Katia Reimberg eta Soraya Ronquillo izango ditugu. Dokumentala aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiko edizioan aurkeztu zen. Zuzendaria: Ione Atenea. Ekoizpena: Hiruki Filmak eta Bidez Bide elkartea

Martxan da 2024ko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria, sari berriekin

Dendariek izena emateko epea ireki da: abenduaren 1etik 9ra. Herritarrek botoa emateko epea hilaren 13tik 18ra izango da. Botoa ematen duten herritar guztien artean 15 sari banatuko dira, iaz baino 5 gehiago

Arrasatek landa eremuko lursailak topografikoki mugatzen jarraituko du.

Arrasateko Udalak landa eremuko lursailak mugatzeko lanekin jarraitzen du. 1/2/3/10/11 poligonoak egin ondoren, udalerriko 5/6/9 poligonoetako landalurren mugaketarekin jarraituko du. Horretarako, Geograma enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu udalak lizitazio publiko bidez.

Santamas eguneko esku pilota partidurako sarrerak asteartean jarriko dira salgai Buenuena eta Monte tabernetan

Partida abenduaren 22an, 17:00etan, izango da, Arrasateko Uarkape frontoian. Sarrerak online erosteko aukera ere izango da www.entradasfronton.com webgunetik

Astelehenean hasiko dituzte Altamira auzoko berrurbanizazio lanen lehen fasea, “auzo atsegin eta irisgarriago bat egiteko”

Lanak 10 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Auzoaren birgaitze proiektu integralak guztira 5 fase ditu, eta lehenari ekingo diote agintaldi honetan.

48,3 milioi euroko aurrekontu proposamena egin du Udal Gobernuak 2025erako, “bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko eta emandako hitza betetzeko”

2023-2027 Gobernu Planean jasotako egitasmoei erantzuten die aurrekontu hauek. Inbertsio handiko proiektuak gerakinaren finantziazioaz bideratuko dituzte. Oposizioko alderdiekin negoziaketa epea irekiko da orain.

Aluminiozko xaflak kenduko ditu Udalak Biteri plazako estalkitik, segurtasun neurri bezala

Azken egunetako haizeteek Biteri Plazako estalkiak aspalditik duen erorketa arazoa areagotu du; izan ere, asteburuan xafla berriak erori dira estalkitik. “Zorionez ez du kalte pertsonalik eragin, baina berriz gertatzeko arrisku handia dago” adierazi dute Udal ordezkariek.

“Casarse por papeles es….verdadero amor” antzezlana ostegunean Juan Arzamendi Musika Etxean

Azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Amiantoaren udal inbentarioa egiten hasi da Arrasateko Udala

Amiantoaren mapa osatuko da eta honi lotutako ekintza plan bat. Azterketa hauek 6 hilabeteko iraupena izango dute.

Hiru emakume artistez osatutako "Bareback" erakusketa aurkeztu dute Kulturaten

Erakusketa azaroaren 22an inauguratuko da 18:30ean, eta abenduaren 21era arte egongo da Arrasateko Kulturateko Klaustroan.

Otalora kaleko errepidea moztuko da gaur tarteka, 19:00-20:00 artean, Gabonetako spota grabatzeko

Gaur eta bihar artean grabatuko da spota, eta herriko hainbat guneetan kale mozketa txikiak izango dira.

“Rote Zora: frauen bildet Banden” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

“Frauen bildet Banden. Eine filmische Spurensuche zur Geschichte der Roten Zora” (Sortu itzazue bandak, emakumeok! Rote Zoraren historiaren aztarnen bila) dokumentala proiektatuko da datorren ostegunean, azaroaren 21ean, 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian.

4.268 pertsonek hartu dute parte autobus geltokiaren galdeketan. %74,2k Zalduspeko kokapena aukeratu dute, eta %25,8k Laubide

Galdeketaren emaitza kontutan hartzeko gutxieneko baldintzetako bat bete da, bestea ordea ez. Udalak galdeketan parte hartu dutenei eskerrak eman die: “politikoki loteslea ez bada ere, herritarren parte hartzea oso aberatsa izan da”

17 emakume kaleko izendapen berriaren plaka  jarri dute

Ekitaldian izan dira alkatearekin batera 17 emakumeetako bi, Auzo Laguneko kideak eta Zuztarrak Errotuzeko kideak.

Mojategiko lanak amaituta, more kolorea hartu du atletismo pistak

Udalak 1,1 milioi euroko inbertsioa egin du Mojategin uda honetan, atletismo pista berrituz eta argiteria led sistema jasangarrira aldatuz.

Santamasetan kaleko saltokietako behin-behineko titularren zerrenda

Behin-behineko titularrek hamar eguneko epea dute agirian eskatzen diren dokumentu guztiak aurkezteko: azaroaren 13tik 27 arte, biak barne.

Udalak autobus geltokiko galdeketaren ordutegia luzatuko du

Asteazkenetik ostiralera 7:30-18:30 ordutegia izango du, eta larunbatean 8:30-14:30. Botoa emateko azken eguna azaroaren 16a izango da, zapatua.

Azaroak 25, Emakumeen* Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Emakume Txokoak

Azaroaren 25ean elkarretaratzeak egingo dira goiz eta arratsaldez, herriko eragile feministak deituta. Emakume Txokoak eta Udalak mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

Buru osasunaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Arrasateko Udalak

Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek, 2023az geroztik, adikzioak dituzten pertsonen senideei zuzendutako laguntza talde bat dauka, Ediren Osasun kooperatibak aurrera eramaten duena. Taldean parte hartzen duten pertsonak hamabostean behin elkartzen dira Kulturaten.

Baba protagonista azaroaren 16an egingo den bertako produktuen azokan

Azoka azaroaren 16an izango da Seber Altube plazan, 9:00etatik 14:00etara. Azokarekin batera, baba dastaketa egongo da.

Ireki da autobus geltokiaren kokalekua erabakitzeko bozkalekua BAZen

Galdeketa azaroaren 11tik 16ra izango da, astelehenetik zapatura. Kontaketa azaroaren 18an egingo da, ezohiko Hirigintza Batzorde batean.

Emilia Larrea Sáez de Adana aitortu du Arrasateko Udalak gaur, azaroak 10, Memoriaren egunean

Bizikidetza Batzordeko alderdi guztiek aitortza adierazpena adostu dute.

Udalak 6 langabe kontratatuko ditu

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan

Autobus geltoki berriaren kokalekuaren galdeketa azaroaren 11tik 16ra izango da

Galdeketa kontutan izateko, parte hartzea %30a gainditu beharko du, eta, bi aukeren artean, %10eko aldea egon beharko da. Bozketa BAZen izango da, eta auzo guztietan informazio panelak egongo dira.

Palestinaren aldeko kontzertu solidarioa antolatu dute Arrasateko hainbat eragilek eta Udalak elkarlanean

Azaroaren 30ean Monterron parkean egingo dira kontzertuak, eta 10€ ekarpen solidarioa egiteko aukera izango da.

Maitena Monroyk "Autodefensa feminista: más allá de aprender a decir no" liburua aurkeztuko du, Emakume Txokoaren eskutik

Azaroaren 12an,  martitzenean, Maitena Monroy idazle bilbotarrak iaz argitaratutako Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no (Autodefentsa feminista. Ezetz esaten ikasteaz harago) liburuaren aurkezpena egingo du, Arrasateko Emakume Txokoan, Debagoienako Guerreras elkarteak gonbidatuta. Arratsaldeko 18:30ean izango da aurkezpen solasaldia.

Emilia Larrea Sáez de Adana aitortuko du Arrasateko Udalak azaroaren 10ean, Memoriaren egunean

Aurten 46 urte betetzen dira Guardia Zibilaren bala galdu batek Emilia Larreari heriotza eragin ziola eta Arrasateko Udalak biktima bezala aitortu nahi du. Ekitaldia goizeko 11.00etan izango da Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Udaletik arrasatear guztiei gonbitea egiten zaie ekitaldira bertara daitezen.