Albisteak

Txikitxokoa itxita egongo da datozen egunetan

Txikitxokoan ezezagun batzuk sartu dira bart gauean, eta kalte ugari egin zuten. Horren ondorioz, itxita egongo da konponketa lanak egin bitartean. Arrasateko Udalak dagoeneko eman du agindua konponketak egiteko, eta horiek egin bezain laster irekiko da berriro ere.

Oreixe Akustikoa musika zikloaren XVI. edizioa irailaren 6tik 15era izango da, sei emanaldirekin

Zuzeneko emanaldi akustikoak, bigarren urtez, Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean izango dira.

Abian da Arrasateko 2025eko egutegiaren argazki lehiaketa

Lehiaketa zabalik dago herritar guztientzat, eta argazkiak bidaltzeko epea 2024ko urriaren 1etik 15era izango da.

Bakarrik bizi den adineko jendearen inguruko azterketa egingo da Arrasaten datozen asteetan

Galdetegia datozen asteetan egingo da eta erantzuteak 10 bat minutu eramango du.

Mikel San Miguel Merino izendatu dute ofizialki udaleko kirol saileko zinegotzi

Hortaz, San Miguelek hartu du Asier Murguzur Bolinagak utzitako ardura politikoa.

Arrasateko Udalak 1,1 milioi euroko inbertsioa egingo du Mojategin uda honetan: atletismo pista berritzea eta argiztapen sare eraginkorra eta jasangarria jartzea

Lanen helburua da Mojategiko gunea berritu eta modernizatzea. Etorkizunean, Mojategi Musakolako kiroldegi berrian integratuko da.

Udalak 4 gazte langabe kontratatuko ditu

Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Mantentze lan berriak egiten hasi dira Musakolako kiroldegian

Bi eremutako lurrak berrituko dira eta sauna berria jarriko da. Gobernuak mantentze lanok “ezinbestekoak” jo ditu, kiroldegi berria heldu bitartean.

Arrasateko Udalak Iturripeko kiroldegi berrirako oinarriak onartuko ditu gaur: kirol kantxa, frontoi berria, gimnasioa, herri bazkariak egiteko leku bat eta taberna bat izango ditu.

Lehen aurreproiektua eta maketa urtarril-otsailerako espero da, eta obren hasiera 2025. urtearen amaieran edo 2026. urtearen hasieran.

Bertako produktuen azoka bikoitza egingo da uztailaren 20an, ohikoa eta martxoan bertan behera geratu zen emakume ekoizleena eta artisauena

Datorren uztailaren 20an egingo da bertako produktuen azoka, ohi den bezala, hilaren hirugarren zapatuan, Seber Altube plazan.

Europako blues onena Arrasaten

Uztailaren 18tik 21era bitartean, Arrasate Blues jaialdiaren seigarren edizioak 20 kontzertu eta 11 agertoki izango ditu Arrasaten. Km0 izaerari leial, jaialdiak apustua egiten du tokiko talentuaren alde, eta edizio honetan euskaraz abestuko duten lau talde izango dira.

Arrasateko Udalak eta Udaltzaingoak iruzur baten berri eman dute

Udaltzaingoak, Arrasateko Udalarekin batera, berriki gertatu den iruzur batez ohartarazi dute.

Arrasateko Udalak mendi ibilaldiak eskainiko ditu udako turismo eskaintzan

Bederatzi mendi irteera izango dira uztailaren 7tik irailaren 22ra bitartean.

Udala auzora igotzeko autobus zerbitzu berria egubakoitzean jarriko da martxan

Proiektu pilotua izango da, eta hurrengo 5 asteburuetan egongo da indarrean, uztailaren 5etik abuztuaren 4ra arte.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura Ibiltaria egin dute gaur Arrasaten.

Uztailaren 2an egin ohi den Osoko Bilkura Ibiltaria ospatu da aurten Arrasaten. Urtez urte Gipuzkoako herri ezberdinetan egiten da, eta, aurtengoan, Arrasaten izan da.

Arrasateko Udalak Udazabal ekimenaren egitaraua aurkeztu du, udako kultura programazioa

Aurten Udazabal ekainaren 28tik uztailaren 30era izango da.

Arrasateko Udalak balorazio positiboa egin du San Juan jaien inguruan: “bizirik dagoen herria sentitu dugu”

“Ezberdinen arteko elkarlanari esker izan dira posible San Juan jaiak. Kultur eragile, herritar eta udal langileei gure eskerrik beroenak”.

Arrasateko Udalak kale garbiketaren zerbitzurako errefortzua kontratatu du jaietarako

Garbitzaileen errefortzuaz gain, ekitaldi jendetsuetan komun publiko gehiago eta edukiontzi gehiago jarriko dira.

Emakume Txokoak baliabideak jarri ditu, jaietan indarkeria matxistari aurre egiteko

Arretarako telefonoa 688 80 91 37 izango da, eta arreta gunea, berriz, Gazte Bulegoan egongo da.

Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan

Sanjuanak direla-eta ekainaren 22, 23, 24 eta 25ean 18:00etatik 06:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako itxiko dira. Erabakia hartu da neurri moduan jaigunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko.

Udal gobernuak urtebeteko lanaren balorazio positiboa egin du: “aldaketaren oinarriak ezarri ditugu”.

Maider Morras Azpiazu alkateak elkarlana, gertuko politika eta talde balioa nabarmendu ditu

Gudarien plazaren berrurbanizazio proiektuaren oinarriak auzotarrekin adosteko, Arrasateko Udalak partaidetza prozesuaren azken saioa egingo du.

Partaidetza prozesuaren helburua da bizilagunekin adostea zer irizpide izan Gudarien plazaren urbanizazioa eraldatzeko

Guraso talde batek `Altxa burua Arrasate’ eta ‘Geurie erabili zeike’ ekimenak aurkeztu ditu, ikastetxeen eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin

Altxa Buruak, Arrasateko dendariek eta Arrasateko Udalak ‘Geurie erabili zeike’ kanpaina abiarazi dute.

Arrasateko Udalak Arrasateko LGTBI+ pertsonen bizi baldintza duinak bermatzeko diagnosi eta ekintza plana egingo du lehen aldiz

Horretarako, Arrasateko LGTBI+ pertsonen testigantza eta parte hartzea eskatu ditu. Aurreikusten du diagnosia eta ekintza plana urtebeteko epean diseinatzea.

Arrasateko Udalak ‘Arrasate Zeharkatuz’ ekimena abiarazi du, Arrasateko hirigintza modu parte hartzailean definitzeko dinamika

Ekimena martxan jarri da etorkizuneko Arrasateren hirigintza eredua herritarrekin batera eraikitzeko