Albisteak
Arrasateko alkatea: “Iosurekin egiten ari direna eskandalagarria da eta bere bizitzaren azken fasea duintasunez igarotzen uztea eskatzen dugu”
Gaur eguerdian Iosu Uribetxeberria bisitatzen izan dira Arrasateko alkate, Inazio Azkarragaurizar eta Udal Gobernuko bozeramale, Maider Morras, Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Arrasateko Herri Bilguneko kideek lagunduta
Debagoienean pixoihalak murrizteko egitasmoa
Programa hau estrategikoa izango da errefusa osatzen duen gairik delikatuenetako bati neurri prebentiboa ezartzeko, bestelako bizi eredu bat garatuz, haurrengandik hasita.
GURE ESKU DAGO giza kateak Arrasate gurutzatuko du igandean.
Ekainaren 8an, 09:30etatik 14:30ak bitartean ibilgailuen trafikoa eten egingo da herriko zenbait kaletan. Halaber, ibilgailuak erretiratu egin beharko dira zapaturako Muxibar eta Monterron inguruan eta Ferixalekuan.
Elkarlana eta milioi erdiko inbertsioa Arrasaten enplegua sortzeko
Arrasateko Udalak enplegua sustatzeko plana gauzatuko du 2014an zehar. Langabetuek, Udalak, enpresek eta unibertsitateak, guztiek elkarlanean, parte hartuko dute herrian enplegua suspertzeko.
Musakolako Jubilatu Etxeko taberna ustiatzeko lehiaketa deitu du Udalak
Interesatuek ekainaren 7ra arteko epea dute izena emateko
Langabezian dauden 13 pertsona kontratatzeko hautaketa
Lanbide-rekin elkarlanean egin du deialdia udalak
Gazteria Sailak Astronomia ikastaro bat antolatu du
Oinarrizko ikastaroa izango da, eta helburua da astronomia eta eguzki/izarren hasierako gerturatze eta ezagutza bat izatea
Hondakinen informazio bulegoa zabaldu dugu BAZen
Bulegoa astelehenetik ostiralera izango da zabalik.
“Bidezko Merkataritzako dastaketa” zapatuko Baserritarren azokan.
Larunbat honetan (maiatzak 17) Sebero Altuben 10:00etatik aurrera egingo den Baserritarren Azokan, “Bidezko Merkataritzako dastaketa” ere izango da.
Hiri hondakinen bilketa modua aldatzeko beste urrats bat emango dugu Arrasaten
Jadanik kendu dira barreiatuta dauden edukiontzi berdeak eta lauko edukiontzi guneak ezarri dira. Azaroan, berriz, edukiontzi berdea kendu eta beste bi edukiontzi berri jarriko dira guneotan: marroia (organikoaren bilketarako) eta grisa (errefusaren bilketarako).
Itxiturak egiteko tekniken inguruko ikastaroa antolatu da
Fraisoro Eskolarekin, Hazik eta Arrasateko Udalak elkarlanean antolatu dute ikastaroa eta jadanik izena emateko epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira eta Arrasatearrek izango dute lehentasuna.
"Debagoieneko Erosketa Bonuak" martxan
Bono bakoitzak 20€tako prezioa izango du, eta eskualdeko saltokietan 25€tako erosketak egiteko balioa izango du.
Bildu, Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek Adierazpen instituzionala adostu dute Bidezko merkataritzaren alde
Arrasateko Udaletik Bidezko Merkataritzaren aldeko apustua egiten dugu kontsumo kontziente eta arduratsuaren praktika bat bezala. Ganorazko gero bati begira, praktika honek herritarren artean kontzientzia kritiko bat sortu dezan.
SAN JUANAK 2014 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Udalak 2014ko San Juan jaietako kartel lehiaketa antolatu du.
Primizia Arrasaten! NORDIC WALKING ikastaroa
Arrasaten lehen aldiz, Nordic Walking edo ibilketa-nordikoa ikasteko oinarrizko ikastaroa eskainiko dugu maiatzaren 10ean, ENWE, Euskadiko Nordic Walking Elkartearen eskutik.
San Juanetan kalez-kaleko saltokietarako lizentziak eskatzeko epea zabalik.
Apirilaren 23tik maiatzaren 17ra bitarte egin ahalko dira lizentzia eskaerak eta zozketa bidez emango dira lizentziak. Zozketa hori udal idazkariaren aurrean egingo da maiatzaren 19an.
San Josepe kalea berriro urbanizatzeko proiektua onartu da Gobernu batzordean
Proiektuaren helburu nagusia da irisgarritasuna eta baldintza orokorrak hobetzea. Bost fasetan gauzatuko da proiekuta eta aurreikusten da udazken honetan hastea lehen faseko obrekin.
VI. Takarraran emakume lasterketa maiatzaren 10ean izango da
Lasterketa Portaloitik irtengo da eguerdiko 12:00etan eta 3,5 kilometroko distantzian egingo dute korrika parte hartzaileek. Antolatzaileek hamabi urtetik gorako emakume guztiei luzatu diete gonbitea eta espero da Euskal Herri osoko emakumeak etorriko direla Arrasateko kaleak takarraran hartzera.
Ferixalekuko behealdeko igogailua itxita
Datozen hiru egunetan (apirilak 8, 9 eta10ean) itxita egongo da
Enpresa berrientzako aurtengo laguntza programa zabalik
Laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 28ra arte dago zabalik eta eskaerak BAZen aurkeztu behar dira, prestatutako inprimakietan. Aurtengoa programa honen 15. edizioa da.
Takolo-Goiru proiektuari buruzko azalpenak Kulturateko areto nagusian
Apirilaren 7an eta 8an erakusketa bat ezarriko da arrasatearrek proiektua ezagutu dezaten. Horrez gain, hirigintzako zinegotziak eta hirigintzako arlo buruak proiektuari buruzko azalpenak emango dituzte bi egunotan, 19:00etan.
Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen
Ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo, pasa den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko.
Udaberriko X. Musikaldia musika mota ezberdinekin disfrutatzeko
Asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko du hamargarren urteurrena Arrasateko Udaberriko Musikaldiak, euskal autoreei garrantzia berezia emanez eta Argentinako Opus cuatro taldearen parte hartzeaz.
Euskal abizenak euskal grafiaz
Arrasateko Udalak, bailarako gainontzeko udalekin batera, euskal abizenak euskarazko grafiara moldatzeko kanpaina bat jarri du martxan.
2014 urterako diru-laguntza programen deialdi irekian izena emateko epea zabalik.
Eskabideak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da.
Apirilaren 1ean hasiko dira lanak Polmetasa zaharraren esparruan
Astearte goizean hasiko dira gerentearen etxea eta bulegoak ziren eraikina botatzen. Lantegia zegoeneko eraikinetik uralitak kentzen hasiko dira gero eraikina bota ahal izateko. Lanek gutxienez astebete iraungo dute.
Erguingo bidegorri zatia urbanizatzeko obrak astelehenean hasiko dira
Anboto kaleko atzealdean dagoen bidegorri zatian zoladura egokituko da eta argiteria ezarri. Lanak datorren astelehenean hasiko dira (martxoak 31) eta hiru aste iraungo dute.
Martxoaren 29an Kurtzetxikin auzolana
Arrasateko Udalak eta Bagarak antolatu dute auzolana, Kurtzetxiki zenbait lan egiteko. Tartean, haurrei zuzendutako Land-Art eder bat egingo da, naturako osagaiekin sortutako arte lana. Bedoñako aparkalekuan da zita, 09:00etan.
Sexualitate aske eta osasuntsu baterako oinarriak eraikitzen
Arrasateko udal Prebentzio Zerbitzuak sexualitatearen inguruko doako hainbat saio antolatu ditu 0-18 urteko seme-alabak dituzuen gurasoentzako.
Martxoaren 31ean abiatuko dugu 'Ontziratu zaitez!' kanpaina erosketetan tuperraren erabilera bultzatzeko.
Hondakinen Mahaia da ekimenaren sustatzailea, Udalaren eta Kutxa Ekogunearen babesaz. Helburua da Arrasateko dendetan paper eta plastikozko poltsen erabilera murriztea eta herritarren artean kontsumo arduratsuaren aldeko jarrera zabaltzea.