Albisteak
Uarkape frontoiko kristalezko fatxada garbituko da abuztuan
Abuztuaren 11an Uarkape frontoiko kristalezko fatxadaren garbiketa hasiko da
DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita
Uztailaren 30a azken eguna erakusketa bisitatzeko; irailaren 3an berriro irekiko ditu ateak Harresi Aretoko muestrak.
DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita
Ostiral honetatik aurrera, hilak 31, Irailaren 3rarte ez da zabalik egongo
Uztaileko baserritarren azokako otarra
Hilero lez, uztaileko 3. zapatuko baserritarren azokan otar bat zozketatu zen, baserriko produktuz beteta.
Lezetxiki, 150.000 urtetik gorako altxorra Arrasaten
Lehenengo aldiz 1956 eta 1968 artean induskatua izan zen Jose Miguel Barandiaran apaiz entzutetsuaren eskutik
Musakolako kanpoko igerilekuetan 18.000 pertsonatik gora pasa dira dagoeneko
Musakolako kanpoko igerilekuak zabaldu zirenetik udako denboraldiari hasiera emanez, ekainaren 20an, 18.000 lagunetik gora pasatu dira bertatik
Zalduspe-Osinaga oinezko pasabidea Irailean irekiko da
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2014ko azaroaren 10ean, “CONSTRUCCIONES MORGA S.L.” enpresari adjudikatzea lanak, 119.410,71 €tan eta bi hilabeteko epean egiteko
Udalaren antolaketa arloko erabakiak hartu dituzte Plenoak eta Alkatetzak
2015eko uztailaren 13an egindako ezohiko bilkuran, Udal Plenoak udal antolaketa arloko hainbat erabaki hartu ditu
‘Administrazio Orokorreko Teknikari’ bat hautatzeko deialdia
Izena emateko epea: uztailaren 11tik 20ra bitartean
Udalako Ingurumen Eskolako irakaslea hautatuko du udalak, aldi baterako
Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak; horretarako hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Hondakinen Kanpainako lehiaketaren sariak banatu dira
Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du hondakinen kontzientziaziorako kanpainaren baitan eta parte hartu dute bailara osoko lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleak.
Dinbi-danba mailukaren hotsa erakusketaren ordutegi berria
hemendik aurrera eguen, egubakoitz eta zapatuetan egongo da zabalik Dinbi-danba mailukaren hotsa erakusketa.
Baserritarren azoka eta txakolin eguna bihar Seber Altube Plazan
Ekainaren 20an, hileko hirugarren zapatua izanik, baserritarren azoka egingo da Seber Altube Plazan. Oraingoan bide lagun berezia: Debagoieneko Txakolin Eguna
Hurrengo astetik aurrera udako ordutegia Bibliotekan
Ekainaren 22tik aurrera udako ordutegiarekin irekiko dugu Biblioteka astelehenetik ostiralera.
Igerilekuko sorosleak hautatuko ditu udalak
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Maria Ubarretxena Cid (EAJ-PNV), alkate berria
Ekainaren 13an Udal Korporazioa eratzeko bilkura ezohikoan Maria Ubarretxena Cid andrea izendatua izan da Arrasateko alkate.
Luarra (konposta) herritarrek erabiltzeko
Hondakin organikoak era egokian sailkatu eta tratatu ostean
Udal korporazioa eratzeko bilera
Datorren larunbatean, ekainak 13, eguerdiko 12:00etan
Hitzaldia: Zakila duten neskak, bulba duten mutilak
Asteazkenean, ekainaren 3an, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan arratsaldeko 18:00etan eta Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatuta, transexualitatearen inguruko hitzaldia. Ulertu, sentitzeko gertu.
Gazte Ikastaroak uztailerako
Gazteria Sailak, Josiz sortu eta urban dantza (hip hop) ikastaroak antolatu ditu uztailerako.
Aurtengo Sanjuanetako kartel irabazlea
Gaur goizean aukeratu du kartel lehiaketako epaimahaiak zein izango den aurtengo Sanjuanak iragarriko dituen kartela. Helena Azkarragaurizarrena da kartela
Musakolako kiroldegira hatz markarekin sartzeko sistema jarri dugu
Dagoeneko 1.382 pertsonei hartu zaie hatz marka eta sistema berria oso harrera ona izaten ari da. Eguneko sarrera solteek barra kodea izango dute, kiroldegira zuzenean sartzeko
Euskal Emakumeen bira Arrasaten abiatuko da ekainaren 11n
Euskal Emakumeen Birak bere XXVIII.edizioa izango du aurtengoa. Munduko emakume txirrindulari ezagunenak bost egunez lehiatuko dira Euskal Herriko errepideetan zehar
Euskaltegiko irakasleen lan-poltsa
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek maiatzaren 23tik 29 arteko epea daukate izena emateko
Musakolako kiroldegiko skateparkak sarrera librea izango du
Maiatzaren 22tik aurrera, Arrasateko parke publiko izango da gaur egun kiroldegi barruan dagoen skate parka. Sarrera propioa izango du kiroldegi kanpoaldetik
Lanbai Enplegu eta Formazio Azoka ekainaren 11n izango da aurten
Ekainaren 9an eta 10ean enpleguari lotutako hiru tailer eskainiko dira Kulturaten. Izen ematea zabalik dago eta plazak mugatuak dira
Hiri antolamenduaren plan orokorra aurrerantz doa
Udal Plenoak, aho batez, behin behinekoz onartu zuen plana maiatzaren 12an egindako bilkuran
Nepalgo lurrikarak kaltetutakoei lagunduko die Arrasateko Udalak
Rokpa Euskadi gobernuz kanpoko erakundeari diru-laguntza emango dio, hark Nepalen ura edangarri bihurtzeko planta bat jarriko du martxan
Arrasateko hiribusa: Iaz ia 600 pertsonek erabiltzen zuten egunero
2014an bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du, arrazoi ezberdinengatik, “Leintz Garraioak” enpresak egindako txostenaren arabera
Arrasateko 13 parkeen inguruko informazioa Udal webgunean
Zuzenean informazioa lortu daiteke www.arrasate.eus/parkeak helbidean sartuta. Informazioa modu laburrean jasotzen duen liburuxka ere sortu da