Albisteak
Tomatearen bueltan, baserritarren azoka koloretsua
Gaur, iraileko hirugarren zapatua, baserritarren azokaren hitzordua burutu da. Tomatearekin eginiko errezeten dastaketa eta gure ortuetan aurkitu ditzakegun tomate barietateen erakusketa ere bertan.
Bi lanpostu aldibaterako betetzeko deialdia egin du Udalak
Autagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio elkarlanean egin bai du deialdia, udalerrian bizi diren langabeen artean.
“ESKOLARA OINEZ” mugikortasun astearen barruan
Arrasate Herri Eskolako 5.mailako ikasleek hartuko dute parte esperientzia honetan, eta irailaren 16tik 22ra, oinez joango da eskolara ikasle talde bat, Udalako ingurumen eskolako irakasleen laguntzaz.
Hileta zibiletan “borondatezko hizlari” izateko deialdia
Udalak zerrenda osatuko du gune publikoko hiletetan borondatezko hizlari izateko prest dauden herritarrekin. Interesatuek urriaren 1era arte eman dezakete izena BAZen
Arrasate, Mugikortasun Iraunkorraren Asterako prest
“AUKERATU, ALDATU ETA KONBINATU ZURE MUGIKORTASUNA” izango da aurtengo lema. Erguineko Herri Eskolak parte hartuko du “ESKOLARA OINEZ” esperientzian eta Ausolanen eskutik gosari osasuntsu bat banatuko zaie neska mutikoei
BIR-ZIKLETA azokarako materiala biltzea
Azken urteetan bezala, Mugikortasun astearen egitarauaren barruan BIR-ZIKLETA, bigarren eskuko bizikleta azoka, antolatu dugu, eta hilaren 12an materiala jasotzen hasiko gara, Udal azokan. Egoera onean dagoen materiala jasoko da,
Enpresa berriak abian jartzeko eta proiektuak garatzeko laguntzak
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak bi programa berri jarri ditu martxan, Lanbideren laguntzarekin, enpresa ekimen berriak garatzeko asmoa dituztenei zuzenduta.
Mendekotasuna: egoera zailak maneiatzeko ikastaroa
Udaleko Gizarte Zerbitzuak ikastaro bat antolatu du, SENDIAN programaren barruan.
Ikasturte honetan Kirolari lotu
Udal Kirol zerbitzuaren eskaintza ezagutzeko "Kirol Ekintzen Aholkularitza" eta "Ate Irekiko Ihardunaldiak" prestatu ditugu
Pintura ikastaroa ikasturte honetan ere, Kulturaten
Izena emateko epea irailaren 14ean irekiko da
Arrasateko Udalak udalerrien erretratuen aurkezpenean parte hartu du
Maria Ubarretxena, Arrasateko alkateak, Euskadiko beste 128 alkatekin batera, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan duen “Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960 – 2010)” aurkezpenean parte hartu du
Arrasate pasealekua zabalik urriko lehen asterako
Maria Ubarretxena alkateak hartutako erabakiaren ondorioz. Munar aldera ematen duen zubiaren zatiak erakutsi duen arrisku egoera kontutan izanik, Arrasate Pasealekua urrian zehar noranzko batean egongo da zabalik.
Lana bilatzen laguntzeko tailerra
Debagoieneko Garapen Agentziako Enplegu Zentroak abian jarri du lana bilatzen laguntzeko tailer bat irailerako.
Elorrio eta Arrasate arteko elkartasun eguna
Ohiturari jarraituz Kanpazarren ospatuko dugu
Mugatu egingo ditu gobernu berriak aparkatzeko udal parking txartelak
Udal Gobernu berriak erabaki du, aurreko legegintzaldietan langile eta zinegotziek egiten zuten parking txartelaren erabilera mugatzea
Uarkape frontoiko kristalezko fatxada garbituko da abuztuan
Abuztuaren 11an Uarkape frontoiko kristalezko fatxadaren garbiketa hasiko da
DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita
Uztailaren 30a azken eguna erakusketa bisitatzeko; irailaren 3an berriro irekiko ditu ateak Harresi Aretoko muestrak.
DINBI, DANBA, MAILUKAREN HOTSA erakusketa abuztuan itxita
Ostiral honetatik aurrera, hilak 31, Irailaren 3rarte ez da zabalik egongo
Uztaileko baserritarren azokako otarra
Hilero lez, uztaileko 3. zapatuko baserritarren azokan otar bat zozketatu zen, baserriko produktuz beteta.
Lezetxiki, 150.000 urtetik gorako altxorra Arrasaten
Lehenengo aldiz 1956 eta 1968 artean induskatua izan zen Jose Miguel Barandiaran apaiz entzutetsuaren eskutik
Musakolako kanpoko igerilekuetan 18.000 pertsonatik gora pasa dira dagoeneko
Musakolako kanpoko igerilekuak zabaldu zirenetik udako denboraldiari hasiera emanez, ekainaren 20an, 18.000 lagunetik gora pasatu dira bertatik
Zalduspe-Osinaga oinezko pasabidea Irailean irekiko da
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2014ko azaroaren 10ean, “CONSTRUCCIONES MORGA S.L.” enpresari adjudikatzea lanak, 119.410,71 €tan eta bi hilabeteko epean egiteko
Udalaren antolaketa arloko erabakiak hartu dituzte Plenoak eta Alkatetzak
2015eko uztailaren 13an egindako ezohiko bilkuran, Udal Plenoak udal antolaketa arloko hainbat erabaki hartu ditu
‘Administrazio Orokorreko Teknikari’ bat hautatzeko deialdia
Izena emateko epea: uztailaren 11tik 20ra bitartean
Udalako Ingurumen Eskolako irakaslea hautatuko du udalak, aldi baterako
Udalako Ingurumen Eskolako irakasle baten aldi baterako hutsunea (hilabete batzuetakoa) betetzeko asmoz, hautaketa prozesu azkar bat egingo du Arrasateko Udalak; horretarako hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio
Hondakinen Kanpainako lehiaketaren sariak banatu dira
Lehiaketa Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du hondakinen kontzientziaziorako kanpainaren baitan eta parte hartu dute bailara osoko lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleak.
Dinbi-danba mailukaren hotsa erakusketaren ordutegi berria
hemendik aurrera eguen, egubakoitz eta zapatuetan egongo da zabalik Dinbi-danba mailukaren hotsa erakusketa.
Baserritarren azoka eta txakolin eguna bihar Seber Altube Plazan
Ekainaren 20an, hileko hirugarren zapatua izanik, baserritarren azoka egingo da Seber Altube Plazan. Oraingoan bide lagun berezia: Debagoieneko Txakolin Eguna
Hurrengo astetik aurrera udako ordutegia Bibliotekan
Ekainaren 22tik aurrera udako ordutegiarekin irekiko dugu Biblioteka astelehenetik ostiralera.
Igerilekuko sorosleak hautatuko ditu udalak
Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio