Albisteak

Goiaz azoka 2016, badator

Eskualdeko lanbide heziketa eta lanerako prestakuntza eskaintzari buruzko Goiaz Azoka 2016 martxoaren 15 eta 16an izango da, Arrasateko Kulturateko Klaustroan.

ArraSasoi “Hamabi hile, hamaika gai”

Hilean behin ekintza bereziren bat eskainiko diogu kiroldegiko abonatu guztiei, jarduera fisikoarekin edo kirolarekin zer ikusia duena. Halaber, parte hartzeko aukera herritarrei orohar ere zabalduko da zenbaitetan. Ekimenari “ArraSasoi” izena ezarri diogu.

Udalak aurrera eramandako muzibar-arbolapeta arteko berrantolaketaren inguruko informazio prozesuak izugarrizko arrakasta izan du

Eskerrak ematen dizkiegu herritarrei eta jakinarazten dizuegu, jasotako ekarpenak aztertu ondoren, informazio saio berriak egingo ditugula, bizilagunei zuzendua lehena eta herritar ororentzat bigarrena

MARTXOAK 8-ko XIX. Kartel Lehiaketaren irabazlea

Arrasateko Udaleko Emakume sailak antolatutako Martxoak 8-ko. Kartel Lehiaketaren irabazlea, Juan Diego Ingelmo Benavente izan da

Herriko langabetu bat kontratatuko du Udalak, aldi baterako

Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Edadetuen aurkako lapurretak eta iruzurrak saihesteko informazio kanpaina jarri du abian Udalak

Hitzaldiak Arrasateko udaltzain buruak emango ditu Etxaluzen, dinamikoak izango dira eta hainbat aholku emateaz gain, herritarren partaidetza da sustatu nahi dena, beren kezkak azaldu eta galderak egin ditzaten

Erroldak onartuta, aurtengo zergak eta tasak indarrean sartzen dira

Arrasateko udalak herritarrei jakinarazi die, epez-epeka, zabor eta ur tasak eta OHZ, JEZ eta Ibilgailuen gaineko zergak kobratzen hasiko direla

Komunikatua kale garbiketari dagokion ordenantzaren aurrean

Komunikabideetan gai honen inguruan izan diren adierazpenak direla eta, Udalak hainbat argibide helarazi nahi ditu

Whatsart proiektua

Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren barruan gazteei zuzendutako proiektua

Otsaileko baserritarren azokan, erabilitako etxeko koipeekin xaboia egiteko tailerra

Udalatx Mintegiko Idurre Arangurenek eta Nerea Altunak gidatuko dute tailer hau, erabilitako sukaldeko koipearekin xaboia egiten ikasteko.

Debagoiena bailarako Udalek gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko programa ezarri dute

Zerbitzuari aurkezpena egiteko eta gaian kokatzeko bi hitzaldi antolatu dira

Udalak Muzibar-Arbolapeta kaleen arteko berrantolaketa proposamenak aurkeztu dizkie arrasatearrei

Hogeitabat berrantolaketa proposamen nagusi daude eta horien gaineko informazioa jaso ahal izango dute arrasatearrek Kulturaten, otsailaren 8-19 bitartean. Udalak herritarren inplikazioa sustatu nahi du, beren iritziak jaso eta arrasatearrei gardentasun osoz informazio guztia eman

Emakume Txokoak antolatutako ikastaroetan izena emateko azken egunak

Ikastaroetan izena emateko epea ostiralean, hilaren 5ean, bukatzen da

Nagore Gomezek 400€ko saria irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik

Arrasaten 2015ean gidabaimena euskaraz atera zuten herritarren artean zozketa egin da. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa zozketatu da, 400 €, eta zozketan irabazlea, Leniz Autoeskolan gidabaimena atera zuen Nagore Gomez izan da.

Gazte ikastaroak

Udaleko Gazteria sailak bi ikastaro antolatu ditu: sukaldaritza begetarianoa eta ogia egiten ikasteko ikastaroa.

Udaleko Gizarte Zerbitzuek gurasoentzat ikastaroak antolatu ditu

Ikastaroaetan izen emateko epea otsailaren 10era arte izango da.

MARTXOAK 8-ko XIX. Kartel Lehiaketa (2016)

Arrasateko Udaleko Emakume sailak Martxoak 8-ko XIX. Kartel Lehiaketa antolatu du

Udaltzaingoaren “Ofizial-ondokoa” plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez, E.K.A.ko beste udaltzaingoetara irekita, barne promozioz hornitzeko hautaketa prozesua.

Udaltzaingoaren ikuskapen-eskalako ofizial-ondoko kategoriako “Lehen udaltzain koordinatzaile” lanpostua honituko da. Izenak urtarrilaren 26tik otsailaren 15 arte eman daitezke

Antena parabolikoak ezin dira jarri balkoi eta fatxadetan

Arrasateko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei antena parabolikoak jarri daitezkeela soilik eraikinen estalkietan, eta ez balkoi eta fatxadetan.

Baserritarren azokako urteko lehen otarra Sebe Etxaberentzat

Aurtengo lehen baserritarren azoka egin zen aurreko zapatuan, zuhaitz feriarekin batera. Beti lez, bukaeran baserriko produktuekin osaturiko otar bat zozketatu zen azokako bezeroen artean

Herriko langabetu bat kontratatuko du Udalak, aldi baterako

Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Udalak konpostaje ikastaroa antolatu du

Ikastaroa Kulturateko Loramendi gelan izango da, urtarrilaren 26an, 18:00etan euskaraz eta 19:00retan gazteleraz

Herriko hiru langabetu kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako

Hautagaien zerrenda LANBIDEri eskatuko zaio

Zuhaitzaren eguna ospatzeko ekintzak

Larunbat honetan, hilaren 16an, hainbat ekintza burutuko dira, eta hurrengo egunetan ikastaroak antolatu dira.

Udalak 2016 urterako Egutegi Fiskala onartu du.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko Egutegi Fiskala onartu du

Arrasate pasealekuan pago gorria landatuko du Udalak zuhaitz egunean

103 bozkakin, webgunea izanik bozkatzeko biderik erabiliena, pago gorria izan da Arrasatearrek hautatutako zuhaitz espeziea. 330 pertsonek parte hartu dute Arrasate Pasealekuko plazan urtarrilak 16an ezarriko den zuhaitzaren hautaketan

2016 urterako TAO txartelak berritu beharko dira

2016ko urtarrilaren 2tik aurrera aparkatzeko, txartel berriak izan beharko dituzte egoiliarrek

Kirol eskoletako entrenatzaileentzako ikastaroa

Igor Jauregi eta Igor Arenaza dabiltza ikastaroa ematen.

“BIZITZEKO HERRIA” Eskolako Agenda 21 proiektuko gaia

BIZITZEKO HERRIA ardatz hartuta, 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21 proiektuari hasiera eman diogu Udalako Ingurumen Eskolan. Arrasateko Lehen Hezkuntzako ikasleekin jarduerak egiten hasiak gara dagoeneko

Aurtengo Santamasak ate joka!

Egitaraua aurkeztu dute, aurten hainbat berrikuntzekin, jai egun haundi hau disfrutatzeko