Albisteak

ArraSasoi, “Hamabi hile, hamaika gai”

Martxoan ekin genion “Arrasasoi” ekimenari eta dagoeneko hiru saio burutu ditugu. Datorren astetik aurrera laugarrenari helduko diogu

LANBAI IV. enplegu azoka antolatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak

Azoka ekainaren 9an ospatuko da MONDRAGON UNIBERTSITATEko Goi Eskola Politeknikoan eta azokaren egitaraua tailer praktiko desberdinekin osatuko da ekainaren 6 eta 8 bitartean

Eskolako Agenda 21 proiektu barruan ikastetxeen arteko foroak ospatu dira Arrasaten

Ikasturte honetan “Bizitzeko herria” gaia lantzen ari gara herriko ikastetxe guztiekin

Azokari buruzko inkesta

500 arrasatearrei inkesta telefonikoak egingo zaizkie

Hemen da Udaixe!

12-17 urte arteko gazte guztientzat uztaileko egitarau berezia prest da jada.

Arrasate Ezagutzen bilduma aurkeztu du Udalak Herri Eskolarekin eta Arizmendi Ikastolarekin batera

Udalak, bi ikastetxeekin elkarlanean landu eta garatu duen bilduma honek Arrasateko historia jasotzen du eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Udalak eskerrak eman dizkie bilduma honen lanketan parte hartu duten guztiei, bereziki bi ikastetxeei eta era berean, arrasatear guztiak herriko historia ezagutzera animatu ditu.

Gazte Bulegoa, Gazte Bermea ekimenaren zentru kolaboratzaile

Gazte Bermea ekimenak gazteei kalitatezko lehen lan edo formazio esperientzia eskaintzea du helburu

Arrasateko udalak eskerrak eman ditu jaso berri duen hiri justua ziurtagiriarengatik

Titulu honen bitartez, Arrasate, Bidezko Merkataritzaren aldeko Gipuzkoako hirugarren herria eta autonomia erkidegoko bosgarrena izan da. Ildo honetatik, Udalak adierazi du, Bidezko Merkataritzan oinarrituta, Arrasate justuago eta solidarioago bat eraikitze aldera lan egiten jarraituko duela, herritarren artean kontsumo kontziente eta arduratsua sustatuz.

Arrasateko alkateak Japonetik etorritako talde bati egin dio ongi etorria

"Learning journey Mondragon and Basque Country" ekitaldia izan zuten Polo Garaian, eta Japoniarrek hainbat enpresara egin zituzten bisitak. Ekintzailetasunarekin lotutako galderak egin zituzten eta elkarlanerako grina adierazi zuten. Era berean Arrasate herriarekiko jakinmina handia izan zen.

"Boluntariotzako elkarteen kudeaketa: Proiektuak eta dirulaguntzak" ikastaroa

Gizarte Zerbitzuek Hezkide Eskolarekin elkarteei zuzenduta ikastaroa antolatu dugu

Arrasate europako EMUSIK jaialdiaren egoitzetako bat izango da

Bi kontzertu egingo dira, lehenengoan San Feliu de Guíxols eta Banyolaseko ikasleek joko dute eta bigarrenean Suitza eta Norvegia –koak, bietan Arrasate Musikal eskolako ikasleak izango dira anfitroiak

Euskararen Kale-Erabileraren Neurketa

“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?” galderari erantzunez

Apirileko baserritarren azokako otarra Eskoriatzara

Apirileko baserritarren azokako otarra, oraingoan Ainhoa Leturiagari egokitu zaio.

ArraSasoi kirol ekimenaren barruan, maiatzean banda elastikoarekin ariko gara lanean

Martxoan ekin genion “Hamabi hile, hamaika gai” kanpainari.

Erreserba finkoak egiteko azken egunak

Apirilaren 17an bigarren lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da

2016ko arrasateko udaberriko musikaldiaren egitaraua aurkeztuta

Sei emanaldi ezberdin eskainiko dira bi asteburutan banatuta eta parte hartzaileetatik 3 arrasatearrak dira. XII. edizio honetako berrikuntzen artean ditugu: Jon Elizalde tronboi-joleak Pirenaeus Consort taldearekin grabatutako diskoaren aurkezpena eta Garikoitz Mendizabal txistulariaren proiektu bitxia

Kirol Zerbitzuko telefonoarekin arazoak

Arazoa lehenbailehen konpontzen ahaleginduko gara

Matrogym

Ura da haurdun dagoen emakumearentzat mugitu ahal izateko mediorik egokiena

ArraSasoi “Hamabi hile, hamaika gai”

Hilabete honetan, Orekaren bila

Harira saioan elkarrizketa Alkateari

Garbiketa ordenantza, Kulturola, aparkalekuak, mugikortasuna, kiroldegia eta beste hainbat hirigintzako egitasmo izan dira hizpide

Udalak Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearekin 4 urtetarako hitzarmena sinatu du Jokin Zaitegi itzulpen beka antolatzeko

Hitzarmen honek helburu du AED elkartearen eta Arrasateko Udalaren arteko elkarlana sakondu eta areagotzea eta Jokin Zaitegi itzulpen beka 4 urtez bermatzea

Osakidetzan, nik euskaraz nahi dut

Osakidetzak aukera ematen digu herritarroi gure lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko.

Gurasoentzako saioak: sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen.

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio emango ditu. Izen ematea apirilaren 14ra arte dago zabalik

Hazilan, gazte titulatuei laneratzen laguntzeko plana abian da

Debagoieneko Garapen Agentziak antolatuta, Hazilan eskualdeko gazte tituludunei laneratzen laguntzeko sortu da.

Aisialdi eskaintza oporraldirako

Udaberriko oporraldi honetarako egitarau berezia antolatu dugu haur, nerabe eta gazteei zuzenduta. Egitarau hauen helburu nagusia da gure herriko gazteei beren aisialdia modu aberasgarrian igarotzen laguntzea. Era askotako ekintzak antolatu ditugu: irteerak, tailerrak, txapelketak, sukaldaritza... 3-17 urte badituzu, animatu ekintza interesgarri eta dibertigarri hauetan parte hartzera.

Aprendices eraikina birgaitzeko proiektuaren idazketa lizitariora atera du udalak

Udalarentzat estrategikoa den proiektu honen baitan beste urrats bat eman da. Era berean, Makatzena auzoko frontoia, jolas parkea eta inguruko urbanizazioa berritzeko idazketa lanen esleipen prozesua jarri du martxan udalak

Nekazaritzako ibilgailuen IAT: datak eta tokiak

Bergarako IAT estazioko arduradunek jakinarazi dituzte datak eta tokiak.

Mugikortasunari buruzko proposamenak aztertu zituzten Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan

Pasa den ikasturteko mugikortasunarekin lotutako proposamenak aztertzeko atzo bildu ziren Kulturaten 50 bat ikasle eta irakasle ordezkariak alkatearekin.

Martxoaren 19ko baserritarren azoka bertan behera.

Aurten Bergarako Erramu Zapatuko Feria eguna izango da, eta Arrasateko baserritarren hainbat saltoki Bergaran egongo dira.