Albisteak

Parte hartze ordenantza herritarrekin garatzeko prozesua abian da
Horretarako, bi bilera ireki egingo dira, bata irailaren 26an eta bestea urriaren 10ean, Kulturaten arratsaldeko 18:00etan

Euskaraldiaren bilera irekia
Hilaren 10ean, Kulturateko areto nagusian, 18:00etan

Martxan dira berriro ludotekak eta gazte txokoak!!
Hurrengo astetik aurrera Arrasateko 3-17 urte arteko haur eta nerabeek postaz jasoko dute esku orria

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
Ikastaroetan izena emateko epea: irailaren 17tik 21era.

Ikasi ingelesa edota alemana Arrasaten bertan
Interesa dutenek irailaren 19a bitarte izena eman beharko dute Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean

Zigarrolak haur parke berritua estreinatu du uda honetan
Azken hiru urteetan, Udalak, haurren aisialdirako jolas gune eta aukera berriak eskaintzeko helburuarekin, herriko hainbat parke egungo behar eta garaietara egokitu ditu: Gorostiza, Munar, Zaldibar, Biteri eta orain Nao Santiagokoa

Iturbide egoitzarako erizaina kontratatuko du Udalak
Lanbideren bitartez, aldi baterako lan eskaintza da

Arrasateko Udalak 74.000€tik gora bideratu ditu gizarte arloko elkarte eta erakundeen artean banatzeko
Horietatik 24.400€ Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten 28 talde eta erakundeei laguntzera bideratu ditu eta gainerako 49.745€ Gobernuz Kanpoko 7 erakundeen artean banatu ditu, horiekin lankidetza hitzarmenak garatzeko

Sorosle bat kontratatuko du Udalak
Lanbideren bitartez, aldi baterako lan eskaintza da

Debagoieneko V. txakolin eguna
Uztailaren 21ean Arrasaten izango da Arrasaten hilero hirugarren larunbatean antolatzen den azokaren barnean

Asteburuko kontzertuen leku aldaketa
Manez eta Chris Ruest kontzertuen leku aldaketa

Gipuzkoan Gazte programa hilaren 14an Arrasatera abiatuko da
Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak, Arrasateko Udalarekin batera aisialdiko ekimen honen aldeko apustua egin du nerabe eta gazteentzat

Kanpanzarrera oinez
Zapatuan, Kanpanzarren, ospatuko da Arrasate, Elorrio eta Bergara udalerriko Angiozar auzoa anaitzen dituen san Ignazio Erromeria.

Bidaiarien errepide bidezko garraioan greba bertan behera
Akordio batera helduta, greba deialdia bertan behera gelditu da

Lezetxiki, goazen etxera!
Lezetxiki da Iberiar Penintsulako hamar aztarnategi klasikoren artean garrantzitsuenetariko bat. Duela 90 urte baino gehiago, ezagutarazi zuten Justo Jauregi-Arraburu apaiz arrasatearrak eta haren laguna zen Jose Migel Barandiaran ataundar famatua.

Bedoñabeko haur eskolak itxura berria estreinatuko du
Guztira 44.928,90€ (bez barne) bideratu ditu Udalak aipatu fatxadaren margotze lanetara eta Arrasateko Muralart taldea izango da murala margotzearen arduraduna

Nao Santiago kaleko umeen parkearen berritzea
Datorren astetik aurrera hasiko dira Nao Santiago kaleko umeen parkearen berritze lanak

Arrasateko natura bideak proiektuak dagoeneko bere fruituak ematen hasia da
Arrasateko mendi eta auzo bideak balorean jartzeko proiektua abian jarri zen 2017ko udaberrian

Haurren Kontseiluaren Santa Barbara parke proiektua gauzatzeko proiektua martxan
Udal sailetako teknikariak eta arduradunak urratsak ematen ari dira umeen ikuspegia kontuan hartzen hasteko Arrasateko udal zerbitzu eta programa batzuetan

Sanjuanak 2018 behin-betiko zerrenda
Sanjuanak 2018ko kalez kaleko salmenta postuen behin-betiko zerrenda

11 proposamen onartu dira Monterron parkea herritartzeko ideia lehiaketan
Onartutako proposamenak erakusgai izango dira Kulturateko klaustroan, uztailaren 3tik 27ra eta irailaren 3tik 14ra.

“Zaborra birziklatzean, ingurune garbia aldamenean”
“Zaborra birziklatzean, ingurune garbia aldamenean” kanpainako lehiaketak ba ditu irabazleak

Kanpoko igerilekuaren irekiera
Ekainaren 18an emango diogu irekiera kanpoko igerilekuari

Uztaileko kirol ikastaroak
Aurten lehen aldiz, uztailean zehar kiroldegian hastapen ikastaroak eskainiko dira

San Juanetako ekitaldiak balkoitik ikusteko zozketa egin da
Guztira 132 pertsonak eman dute izena

Euskaraldiaren enbaxadoreak aurkeztu dira
Hamaika lagun hauetako bakoitzak rol bat hartuko du

Udaixe 2018
12-17 urte arteko nerabeentzako udako ekintzetan izena emateko epea zabaldu da.

Gipuzkoako ludotekak eta gaztetxokoak
Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarearen aurkezpen bideoa.

100.000 euro inguru pintaketak garbitzeko
2018an 18.805,91€ gastatu ditu jada pintaden garbiketan eta legealdia hasi zenetik gaur arte garbiketa kostu hori 90.000 EUR tik gorakoa da, haur parke bat guztiz eraberritzearen kostu berbera

Eskola Agenda 21ean ikasturte honetan landutako gaia aurkezpena egin dute Udalbatzarrean
ngurumen Nazioarteko egunean (ekainak 5) Arrasateko ikasleak uraren proiektuarekin protagonistak izan dira udaleko osoko bilkuran