Albisteak
Musakolako kiroldegi berrirako lehen pausoak martxan
Etorkizunean eraikiko den kiroldegi berriak erabiltzaileen beharrei erantzuna eman diezaien, Arrasateko kirol elkarteekin eta Leintz Eskola Kirola eta kiroldegiko langile zein teknikariekin elkartzen ari dira Udaleko arduradunak haien proposamenak entzun eta jasotzeko
Ibaialde proiektua Udalako Ingurumen Eskolan izan da
Egun bakoitzean 25bat pertsona izan dugu Udalako Ingurumen Eskolan ibaiak nola aztertu eta hobeto ezagutu ikasten.
Zure arnasketa hobetu crawl estiloan
Bueltan dator Arrasateko Udaleko Kirola Sailak aurrera daraman “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa. Martxoan, igeriketari eta uretan izaten ditugu arnasketa arazoei lotutako kurtsoei helduko zaie. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da
Herritarren ataria, Udal tramiteak online egiteko aukera samurra
Edonon eta edonoiz tramiteak egin ahal izango dira, identifikazio sistema erraz baten bitartez
Udalak martxan jarri du Erguineko igogailuen proiektua idazketaren esleipen prozesua
Mugikortasun planaren lanketan ere erabaki zan, Erguin auzoaren irrisgarritasunaren hobekuntza lehentasuna dela, Makatxenako igogailu sistemaren ondoren, eta aurrekontu partehartzaileen prozesuan, proiektu bozkatuenen artean izan zen.
Kulturola eraikinaren harira, “euskal kultura ondarearen garrantzia azpimarratzeko eta hedatzeko” 186.440 eurotako diru laguntza jaso du Arrasatek
Lanen exekuzioa 5.88 milioi eurotan aurreikusten da eta Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzaz haratago, proiektua bideratzeko dagoeneko 3.359.472€ aurreztu dira
Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunerako, egitaraua prest
Udalak, Arrasateko mugimendu feministarekin elkarlanean, Martxoak 8rako egitarau zabala prestatu du
Hizkuntza Eskola Arrasatera ekartzea lortu du Udalak
Irailetik aurrera Eibarko Hizkuntza Eskolako gela desplazatuak Arrasateko Helduen Hezkuntza Eraikinean (EPAn) kokatuko dira, eta bertan aukera izango dugu ingelesa eta alemana ikasteko.
Hobetze lan gehiago hezkuntza arloa indartzeko
Oraingoan Ferixalekuko teilatua konpondu eta uda sasoiari begira San Andres auzoko Bedoñabe Herri Eskolako aurrealdea margotuko duela aurreratu du Udalak
Martxoak 8ko kartel lehiaketaren emaitza: Izan direlako gara. Gora feminismoak!
19 lan aurkeztu dira. Udaleko Berdintasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.
Eskalada hastapena helduentzat Boulderrean
“ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programaren barruan beste ekintza bati helduko dio otsailean Arrasateko Udaleko Kirola Sailak: helduei zuzendutako eskalada kurtsoa Boulderrean. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da
Bisita gidatua Arrasatetik Elorregira (San Prudentzio), Vasco-navarro trenaren bidetik
Arrasateko Udalak, aste honetan ospatzen den Nazioarteko Turista Gidariaren egunaren harira, antolatu du bisita gidatu interesgarri bat, hilaren 24rako. Helburua da ezagutzera ematea Anglo-vasco-navarro trenaren historia eta, trenbidearen inguruan izan diren transformazio urbanistikoak
Baso jardunaldiak Arrasaten
Arrasateko Udalak, Fraisoro Eskolarekin eta HAZI fundazioarekin batera, antolatu ditu baso jardunaldi interesgarri batzuk. Helburua da ezagutzera ematea basogintza Euskadin, eta modu berriak aztertzea basoak kudeatzeko modu iraunkorrean eta errentagarrian.
Abonua doan Kanpainak badauka saritua
Josune Moron Sanchez-ek urteko “Plus” abonu familiarra doan izango du aurten “2018ko Abonua doan lortu” Kanpainako zozketako irabazlea izan baita. Guztira 400 erabiltzaile izan dira otsailaren 2an egin zen zozketan parte hartu zutenak
Arrasateko Udalak, Gaztelan, gazte enplegurako plan operatiboarentzako, 572.989,28 euroko diru-laguntza lortu du
Lan merkatuan gazteen integrazio iraunkorrerako Europako Gizarte Funtseko diru-laguntza horietara Estatu mailan aurkeztutako 124 erakundeen artean, jasotako diru kopuruaren arabera 5. da Arrasateko Udala eta lehena Euskadi mailan
ArrasateLan, Arrasateko langabeak laneratzen laguntzeko plan pertsonalizatua abian da
Otsailaren 15ean, goizeko 10:30etan Kulturateko Areto Nagusian programa azaltzeko informazio saio ireki bat antolatu du Udalak.
Inauteriak direla eta ordutegi berezia egongo da Kirol Zerbitzuetan
Otsailaren 13an, Inauteri asteartea, arratsaldeko 19:00tan itxiko dira Musakolako eta Iturripeko kiroldegiak eta Uarkapeko gimnasioa 06:30tatik 14:00ak arte bakarrik egongo da zabalik
Joseba Errastiri 410 euroko saria, gida baimena euskaraz ateratzeagatik
Aurten, 28 pertsonak atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 410 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa. Zozketaren irabazlea Joseba Errasti izan da, eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik jaso du saria
Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Azoka Martxoaren 10ean izango da
Gazte Ikastaroak
Sukaldaritza beganoa eta argazkigintzaren hastapen ikastaroa antolatu ditu Gazteria Sailak.
X. mendeko hilobia topatu dute Arrasateko Garagartza auzoko San Bizente ermitaren hondarretan
Esku-hartze arkeologikoa urrian burutu zen eta hurrengo hilabetean Miamiko Beta Analytic laborategian hilobian jasotako laginaren datazio radiokarbonikoa
Eski irteera nerabeentzat
12-17 urte arteko nerabeentzako eski irteera Valdezcaray-ra.
GUGANDIK proiektua martxan Otsailaren 9tik aurrera
Helburua da migratu duten emakumeentzat ahalduntzerako eta saretzerako espazioa eskaintzea.
Aurora Lolita Chavez Ixcaquic Guatemalako ekintzailearekin hitzaldi solasaldia
Lolita Chávezek 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria jaso du
Hasi dira Biteri haur parkea berritzeko lanak ideien lehiaketako irabazlearen proposamena aintzat hartuz
Hobekuntzen artean, besteak beste, lurzorua egokitu, haur jolasak berritu eta egungo dorre jokoa dragoi itxura izango duen atrakzio berri batengatik ordezkatuko dira.
2018ko Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa ospatzeko antolakuntza lanei ekin die Arrasatek
Urriaren 1etik 3ra ospatuko da Bilbon eta bertako ekintzetako batzuk Arrasaten egingo dira. Horiek antolatzeko herriko 6 Kooperatiba eta Gizarte Ekonomiako eragileen laguntza izango du Udalak
Gurasoentzako tailerrak
Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu.
Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
Izena emateko epea: urtarrilaren 22tik 26ra
Udalak langabe bat kontratatuko du: Zuzenbidean lizentziatua
2017ko Udalaren Enplegu Sustapen Programa barruan
Zapatuan Zuhaitz eguna ospatuko dugu
Urtarrilaren 20an, azoka eta landaketa berezia izango dira