Albisteak

San Juan de Dios Ospitaleak egin duen ikerketa DBHko ikasleen droga kontsumoari buruzkoa aurkeztu dute
Udalaren laguntzarekin, urrian eta abenduan egin zituzten inkestak

Kiroldegi berriaren aurreproiektua aurkeztu du Udalak
Kirol klubekin eta erabiltzaileekin hausnartutako aurreproiektua da, 23.935.620 euroko aurrekontuarekin

Itxaropena eta Kurtze Txikiko parkeak bukatuta, legealdi honetan, auzoetan eta erdigunean, guztira 8 parke berritzeko 1.128.000 euroko inbertsioa egin du Arrasateko udalak
Udal gobernuak haurrak erdigunean jartzeko apustu irmoa egin du, jolas parkeak berritzeaz gain, Txiki txokoa zabaldu, Santa Barbarako ur parkearen proiektua martxan jarri eta Haurren Kontseilua ere sortu baitu, izan ere, haurrak baitira Arrasateren etorkizuna.

Leire Arregi Vicentek Martxoak 8ko XXII. kartel lehiaketa irabazi du
"Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari” da aurtengo leloa

Aurten hasiko dira Erguineneko igogailuetako lanak
Proeiktuak auzotarren irisgarritasun sistema hobetzea du helburu

Udalak langabe bat kontratatuko du
Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Gurasoentzako tailerrak
Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu.

"Memoria partekatu baterantz 1936-1956" liburuaren aurkezpena
Kulturate bete egin zen liburuaren aurkezpenerako

“Emakume Txokoko dinamizatzaile” lanpostua, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
2019ko otsailetik iraila bitartean “Emakume txoko” ko dinamizatzaile lan postuan izango den hutsunea bete beharra du Arrasateko Udalak

Kultur memoriak, Hiri memoriak: Arrasateko herritarren ondarea eta memoria sozio-kulturala
Datorren otsailaren 12ean Kulturaten aurkezpena 18:30etan

Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Azoka Martxoaren 9an izango da

Udalak 3 langabe kontratatuko ditu
Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Eski irteera nerabeentzat
12-17 urte arteko nerabeentzako eski irteera Valdezcaray-ra.

“Errenta buru” plaza, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik geldituko den A1 taldeko “Errenta buru” lanpostua bitartekotasunez hornitzeko

Arrasatek ur parkea bat izango du aurten Santa Barbaran
Proiektua otsailean prest egotea dago aurreikusita eta lanak apirilerako esleitzea, uda amaierarako parkea amaituta egon dadin.

Inauteriak 2019 kartel lehiaketarako arauak argitaratu ditu Udalak
Irabazleak 400 €ko saria jasoko du

Kalitatez bereizi, hondakinak sailkatu, besteon ahalegina ez kaltetu!
Azken urteotan, Debagoienean hondakinen gaikako bilketak gorakada nabarmena izan du, inguruko eskualdeen erreferente bilakatu delarik. Emaitzak zoriontzekoak dira, baina, era berean, badugu zertan hobetu

Aldi baterako programa bat gauzatzeko “Lan-arriskuen Prebentzio teknikari” bat hautatzeko prozesua
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, Lan-arriskuen Prebentzio teknikari bat hautatzeko, aldi baterako programa bat gauzatzeko asmoz

Arrasateko udalak gizarte kohesioaren aldeko apustuari eusten dio urtez urte
Argitaratu berri diren datuen arabera, bigarren urtez jarraian, Arrasate da Estatu mailan gizarte zerbitzuetan gehien inbertitzen duen 3. udalerria

Ikurrina zapatuan igoko da
Herritarrak gerturatu daitezen luzatzen da gonbitea.

Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako planginta berria martxan
Ikastaroetan izena emateko epea: urtarrilaren 21etik 25era.

MARTXOAK 8ko XXII. Kartel Lehiaketa
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8ko XXII. Kartel Lehiaketa antolatu du

Zuhaitz Eguna 2019
Aurten, joan zen urtean bezala ez da izango landaketa arrunta, ez dira landatuko zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan.

Familian Jolasean
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:00-19:00 Okendoko ludotekan.

"Memoria partekatu baterantz" txostena, epilogoko haikua
Jon Sarasuak sorturiko Haikua, bideo moduan, "Memoria partekatu baterantz" txostenerako

2018-2019 ikasturtean, BASERRI KULTURA Eskolako Agenda 21 proiektuan
Ikasturte honetan BASERRI KULTURA gaia landuko dugu Arrasateko ikastetxeetan eta dagoeneko hasi gara 5. eta 6. mailako ikasleekin lanean.

Deialdi berria eta presazkoa Gabonetako patinaje pistarako begirale bat hautatzeko
2018ko abenduaren 17an egindako probak bi hautagaiek bakarrik gainditu zutela eta hirugarren pertsona bat aukeratu beharra du Udalak

Makatzenako parkerako MuralArt-en lehen proposamena aukeratu dute arrasatearrek udalak abiatutako parte-hartze prozesuan
Arrasateko Udalak, Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin MuralArt herriko muralistekin elkarlanean dihardu eta laster izango dugu Arrasate apainduko duen beste mural eder bat

“Memoria partekatu baterantz” txostenaren aurkezpena Kulturaten, hilaren 20an, eguena
Giza Eskubideen urraketak eta indarkeria-ekintzak jasotzeaz gain, dokumentuak 18 pertsonen testigantzak jasotzen ditu, ikuspegi, sentsibilitate eta ibilbide politiko desberdinetako pertsonengan eta herriko bizikidetzan, indarkeriak izandako eragina jasotzeko eta ikuspegi eta bizipen aniztasun zabalena islatu nahian.