Administrarien lan poltsa sortuko du Udalak
2017/05/05Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak, apirilaren 12ko bileran, onartu zituen administrarien lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulu hauetakoren baten jabe izatea: goi batxilerra, II. LH edo baliokidea.
- Euskarazko 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.
Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek maiatzaren 6tik 15 arteko epea daukate izena emateko, BAZen edo udalaren webgunean