ABUZTUKO ESTABLEZIMENDUEN GIDA

2008/07/30
Card image cap
Arrasaten eta inguruko herrietan, abuztuko hilean herritar askok oporrak hartzen dituzte, artean, merkatari eta ostalari askok ere, urteko sasoirik egokiena iruditzen baitzaie, euren establezimenduetako pertsiana jaitsita, atsedena hartzeko. Honek dakar, abuztuko hilean, urteko gainontzeko 11 hilabetetan eskura edukitzen dugun hainbat zerbitzu herrian ez egotea, edo ez behintzat betiko establezimendu guztietan.

Badaude, ordea, beste establezimendu batzuk abuztuan, osoan edo hileko aste batzutan, zabalik egoten direnak, bertan geratzen direnei behar dituzten zerbitzuak emateko prest. Aurtengoan Udalak, urteetan abuztuan suertatzen den egoera ikusita, Arrasaten geratzen diren herritarrentzat, edo kanpotik etorritako bisitarientzat, abuztuan zabalik egongo diren komertzio, jatetxe, botika eta bestelako zerbitzu batzuen gida bat egin du. Gida honetan agertzen diren establezimenduak abuztuko asteren batean zabalik egongo dira, Udalari hala adierazi baitiote. Horrek ez du kentzen, ordea, beste batzuk ere zabalik egotea, baina Udalari adierazi ez diotenez, ez dira gidan jaso.

Gida kontsultatzeko, hemen klikatu: Gida

Gida paperean kontsultatzeko ondoko tokitara jo behar da:

  • BAZ Bezeroen Arreta Zerbitzua. Maisu Arano 8 // 8:30-14:00 Tel. 943252000
  • KULTURATE liburutegia Azoka kalea 1 // 9:00-14:30. Tel. 943252025
  • MUSAKOLA kiroldegia Elkano 27 // 9:00-21:00 Tel. 943771677
  • UDALTZAINGOA Herriko Plaza Nagusia z/g // 24 orduak zabalik Tel. 943252010