abian da eskualdeko lanerako orientazio zerbitzua

2013/10/01
Card image cap
Berriz ere zabaldu ditu ateak Lanerako Orientazio Zerbitzuak, orain Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziaren eskutik.

Lana bilatzen laguntzeko orientazio zerbitzua,   2013ko urtarriletik aurrerako etenaren ondoren,  2013ko irailean martxan jarri da berriro.  Zerbitzua Lanbiderekin kolaborazioan ematen da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren plataforma erabilita;   Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak kudeatzen du.  Zerbitzuak eskualde osoari atendituko dio, lanarekin lotutako kontsulta eta orientazio pertsonalizatuak eskainiz.  Horrez gain, Eskualdeko Enplegu Zentroa ere bertan dago da, lanari buruzko informazio desberdinak hiritarraren esku jartzeko, paperezko zein euskarri digitalean aurkeztuta.  Informazio gehiago hemen.