Abian da 2025eko Arrasateko egutegia egiteko argazki lehiaketa

2024/07/23
Card image cap
Lehiaketa herritar guztiei irekita dago, eta argazkiak bidaltzeko epea 2024ko urriaren 1etik 15era izango da.

Datorren urteko egutegia egiteko argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Honako hau bigarren lehiaketa izango da, aurten, berrikuntza bezala, herritar guztiei irekita egongo delarik.

16 urtetik gorako pertsona orok parte hartu ahal izango du, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, urriaren 1etik 15era izango da, eta, gehienez, bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Ezagutu hemen 2025eko Arrasateko egutegia egiteko II. argazki lehiaketaren oinarriak.