Abenduak 16, kromoak trukatzeko eguna

2007/12/13
Card image cap
Kromoak dira gaur egun neska-mutikoen artean modan dagoen aisialdiko aktibitatea. Ingurumen sailetik berrerabilpena eta elkar-trukatzea sustatu nahian ekintza bat antolatu da: Astean egun batean toki zehatz bat jarri kromoak elkarren artean trukatzeko.

Ohitura honi hasiera emateko, lehenbiziko bultzakada udaletik emango zaio, baina hasierako bi edo hiru saioak dinamizatu ondoren egitasmoa bere kabuz aurrera joatea da helburua. Lagun arteko edo herritarren arteko mugimendu bat izan behar du, udalaren presentzia igarri gabe.

Beraz, lehenengo deialdia asteburu honetarako egin da:

Eguna: Abenduak 16, igandea
Lekua:Biteri plazan
Ordua:Eguerdian, 12etatik 13etara

Momentuz saio bat antolatu da, saio honek izaten duen erantzunaren arabera, hurrengo saioak nolakoak izan behar diren aztertuko da.