Abaroako eta Iturbide Egoitzako ileapaindegiak erabiltzeko eta ustiatzeko lehiaketa publikoa

2010/11/10
Card image cap
Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 22an bukatuko da

Arrasateko Udalak, ABAROA Jubilatuen Etxearen eta ITURBIDE EGOITZAko ileapaindegiaren jabea, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dauden ileapaindegiak erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.

 

Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da behin-betiko adjudikaziotik hasita, eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere bost izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.

BAZen aurkeztu behar dira  proposamenak azaroaren 11tik 22ra bitartean.

 

Argibide gehiago