Abaroako eta Iturbide Egoitzako ileapaindegiak erabiltzeko eta ustiatzeko lehiaketa publikoa
2010/11/10Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 22an bukatuko da
Arrasateko
Udalak, ABAROA Jubilatuen Etxearen eta ITURBIDE EGOITZAko ileapaindegiaren
jabea, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren
arabera, hor dauden ileapaindegiak erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio
kontzesionarioari.
Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da behin-betiko adjudikaziotik hasita, eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere bost izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.
BAZen aurkeztu behar dira proposamenak azaroaren 11tik 22ra bitartean.