Arrasate berdeztatzeko parte hartze prozesua abiaraziko du Arrasateko Udalak herritar eta eragileekin
2025/02/25
Arrasateko Udalak ‘azpiegitura berdea, klima eta energiaren plana’ idazteko prozesua abiarazi du, eta lan horretarako, herritar eta eragileen iritzia entzun nahi du. Horretarako galdera nagusia honakoa izango da “Nola berdeztatuko zenuke Arrasate?”
“Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) berritzen ari garen honetan, aldagai asko definitu behar ditugu aurretiaz. Mugikortasun Planarekin abiatu genuen lana, eta Arrasateko berdeguneen presentzia definitu behar dugu orain. Horretarako, herritarren ideia, nahi eta beharrak ezagutu nahi ditugu. Auzoz auzo dauden beharrak identifikatzeko” adierazi du Garazi Etxeberria zinegotziak.
Aldaketa klimatikoari aurre egiteko helburua
Plan berritzaile honek aldaketa klimatikoari aurre egitea du helburu, hain zuzen, azpiegitura berdeak aztertzeaz gain, klima eta energia ere barnebilduko ditu, “lehena hiru aldagaiak bateratzen dituena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Honek aukera emango digu esku-hartze integral bat proposatu ahal izateko” adierazi du Etxeberriak.
Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Naturklima fundazioak udazkenean aurkeztutako aldaketa klimatikoaren txostenak, Arrasate hiri-eremu ahulenen artean kokatu zuen, tenperaturak gora egin duen eremu zaurgarri bezala. Horren arrazoiak ere gaineratu zituen txostenak, besteak beste hiri-dentsitatea, berdeguneen eskasia eta artifizializatutako lurzoru kopuru handia nabarmenduz; horiek beroaren inpaktua areagotzen baitute. “Horrek ezinbestean azalerazten du beharrezkoa dugula hirigintza eredu berri bat, jasangarriagoa eta etorkizuneko erronkei erantzungo diena”.
Aurrez aurre eta online parte hartzeko aukera
Idatziko den planak hiru fase izango ditu: lehenik, Arrasateko egungo egoeraren diagnostikoa egiteko fasea; bigarrenik, jarduketa-proposamen zehatzak egitekoa, eta, azkenik, ekintza-plana idazteko fasea. “Lehenengo bi faseetan egin ahal izango dira ekarpenak, eta hirugarren eta azkena, aurreko bi faseetatik eratorritako proposamenak jaso, aztertu eta txertatuko dira” adierazi dute Udaletik.
Lehen faseak, diagnosiarenak, parte hartzean metodologia presentzialak eta digitalak uztartuko ditu.
-
Galdetegi digitala (martxoaren 1etik 31ra): https://partehartu-arrasateberdea.eus/eu
-
Auzoz auzoko parte hartze saioak: (dagokion auzokoa ez izan arren posible izango da parte hartzea)
-
Erdialdea: martxoak 11, 18:30, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan
-
Musakola-Santa Marina auzoak: martxoak 17, 18:30, Musakolako Jubilatuen Etxean
-
San Andres: martxoak 18, 18:30, Etxaluzeko Axeri gela
-
Uribarri-Erguin auzoak: martxoak 24, 18:30, Jubilatuen Etxean (Usaetxe)
-
Baserri auzoak: martxoak 25, 18:30, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan
-
-
Bestelako eragileekin parte hartze saioak:
-
Haurren kontseilua: martxoaren 14an, 11:00etan.
-
Hirigintza Aholku Kontseilua: martxoaren 10ean, 18:30ean
-
Udal langileekin saio berezia zeharkakotasuna bermatzeko.
-
Bigarren fasea maiatzean izango da, eta proposamen zehatzak jasotzeko fasea irekiko da. Fase honetan ere auzoz auzoko bilerak egitea aurreikusten du Udalak, hemen datak:
- HAURREN KONTSEILUA – Udaletxean Maiatzak 7, osteguna (11:30-12:30) UDAL
- LANGILEAK Maiatzak 13, asteartea (11:00-12:00)
- HIRIGINTZA-KONTSEILUA – Loramendi gela Maiatzak 13, asteartea (18:30-19:30)
- ERDIALDEA – Loramendi gela Maiatzak 14, asteazkena (18:30-20:00)
- SAN ANDRES – Axeri gela (Etxaluze) Maiatzak 20, asteartea (18:30-20:00)
- MUSAKOLA SANTA MARINA - Santa Marinako jubilatuak Maiatzak 21, asteazkena (18:30-20:00)
- BASERRI AUZOAK – Loramendi gela Maiatzak 27, asteartea (18:30-20:00)
- URIBARRI-ERGUIN – Jubilatuak Maiatzak 28, asteazkena (18:30-20:00)
5 gai nagusi aztertuko dira
Arrasate nola berdeztatu galderari erantzuteko, 5 aldagai aztertuko dira, diagnosi osatu bat egin ahal izateko. Honako aldagai hauek aztertuko dira:
-
Zuhaitzak: Arrasateko kaleetan dauden zuhaitz kopurua, eta hauen kalitatea, aztertuko da. Herritarrek beraien iritziak emateko aukera izango dute, hau da, gehiago edo gutxiago beharrezkoak diren adierazteko.
-
Berdeguneak: Arrasaten dauden parke, lorategi eta zelaien azterketa egingo da. Hauek nolakoak diren eta nolakoak izan beharko luketen adierazi beharko dute herritarren beraien iritziekin.
-
Gune grisak: herriko plaza, espaloi eta aparkalekuak, besteak beste, aztertuko dira aldagai honetan. Gaur egungo egoera zer nolakoa den, eta agertoki ezberdinak aztertuz, egokienaren inguruko iritzi bat eman beharko da.
-
Eraikinak: Arrasaten ditugun etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, eraikin publikoak eta beste ekipamendu batzuk aztertuko dira ikuspegi berde batetik, hau da, hauen estalki edo fatxadak zein neurritan dauden berdeztatuak.
-
Ibaiak: Bi ibaik zeharkatzen dute Arrasate, eta zatiaren arabera, ibaiak modalitate ezberdinak ditu. Hauek aztertu eta esku hartzeak egin behar diren iritzi beharko da.
Mugikortasun planeko azken parte hartze saioak
Amaitzeko, Etxeberria zinegotziak adierazi du Mugikortasun Jasangarrirako Planari aurkeztutako alegazioak aztertzen ari direla egunotan teknikariak, eta otsailaren 10ean Hirigintza Batzordean jakinarazitako parte hartze dinamiken azken bi saioen datak iragarri ditu, bata herritarrei irekia eta beste Hirigintza Aholku Kontseiluarena.
-
Martxoak 6: herritar orori irekitako parte hartze saioa egingo da Kulturateko Areto Nagusian. Bertan, aurkeztutako alegazio eta proposamenak ezagutu eta txertatu diren irizpide teknikoak ezagutuko dira.
-
Martxoak 13: Hirigintza Aholku Kontseilua deituko da, balorazio teknikoa ezagutzeko eta txertatuko diren azken aldaketa elkarbanatzeko.