80 urtetik gorakoei egingo zaien omenaldian izena emateko epea zabalik ekainaren 13ra arte

2024/06/04
Card image cap
Argazkia: Mondraberri
Interesdunek izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen eman dezakete jada izena.

Ohikoa den bezela, Arrasaten erroldatuta dauden 80 urtetik gorako pertsonek omenaldia jasoko dute datorren ekainaren 24an Etxaluze eraikinean egingo den ekitaldian. Omenaldia San Juan Jaien barruan egingo da, eta hor parte hartu ahal izateko, 80 urteak beteta eduki beharko dira hilaren 24rako.

Ekitaldiari dagokionez, 12:30ean hasiko da, eta alkateak agurrarekin emango dio hasiera. Gero, omenduak izango diren emakume eta gizon nagusiei lore sorta bana banatuko zaie. Amaiera emateko, Abaroako abesbatzak emanaldia eskainiko du, eta gero luntxa egingo da bertaratzen diren guztiekin.

Omenaldian parte hartzeko izen ematea datorren ekainaren 13an itxiko da, eta izena emateko hiru bide daude: Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ), telefonoz (943 25 20 00) edo Internet bidez udalaren webgunean https://izenemateak.arrasate.eus/eu/. Izena ematen duten guztiei gonbita bana banatuko zaie, eta ezinbestekoa izango da agiri hori omenaldira eroatea Etxaluzeko eraikinean sartu ahal izateko.