Udalak 6 mendi ibilbide eta bisita gidatu historiko antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako
2022/04/07Aste Santuaren atarian, urtero moduan, Arrasateko Udalak agenda oparoa prestatu du, ekintza proposamen eta ibilbide natural zein historikoez osatua, herritarrentzat zein bisitarientzat, Arrasate ezagutzeko.
Izan ere, Arrasatek ondare historiko eta natural handia, eta aberatsa du, eta hori ezagutzera eman eta indartzeko xedez, udalak hainbat ekintza antolatu du apirilaren 14tik 24ra bitartean, “Arrasate, gertuko turismoa. Tu destino cercano” lelopean.
Udalak nabarmendu duenez, “gure herrian bertan altxor ugari dugu, gure ondarea, natura… eta era jasangarrian gozatu dezakegu. Ekintza kulturalen zein artistikoen osagarri da, egun osoko planak eskainiz herritarrei zein bisitariei”.
Izen ematea, halaber, zabalik dago dagoeneko, eta interesdunek izena eman ahal izango dute BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta eta www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez.
Azpimarratu behar da, jakina, bisita eta ibilbide guztiak egingo direla prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta, eta gaur egungo osasun neurriak errespetatuz, betiere herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko.
Hona hemen Aste Santurako antolatu den turismo eskaintza:
Bisita historikoak
Apirilaren 14an, eguena, “Arrasate monumentala eta gehiago”: Arrasateko historiaren pasarte garrantzitsuenak historiaurretik aro berrira arte.
- 10:30ean euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz
- Abiapuntua: Herriko plaza
Apirilaren 15ean, egubakoitza, “Arrasateko industria ondarea”: industrializazioak Arrasaten izandako eragina.
- 10:30ean euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz
- Abiapuntua: Herriko plaza
Apirilaren 16an eta 23an, zapatuak, “Arrasateko udaletxea”: pasarte historikoen eta politikoen lekuko izan den eraikina ezagutzen.
- 10:30ean euskaraz
- 12:30ean gaztelaniaz
- Abiapuntua: Herriko plaza
Mendi ibilbideak:
Apirilaren 17an, domeka, “Santagedaatx”: Gesalibar gaineko Santagedaatx tontorra (414 m) ezagutzeko ibilbidea.
- 09:00etan.
- Abiapuntua: Herriko plaza.
Apirilaren 18an, astelehena, “Errogatibak gogoratuz”: ibilbide honetan ermitaz ermita egiten ziren errogatibak gogoratuko dira. 1713an debekatu ziren errogatibak, hiru egunean egiten ziren. San Kristobal eta San Balerio ermiten arrastoak ikusiko dira.
- O9:00etan.
- Abiapuntua: Herriko plaza.
Apirilaren 11n, domeka, “PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea”: Ibilbide honetan “PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea” egingo da. Mineral garbitokia zegoen ingurua, hezegunea eta gerra zibileko lubakiak ezagutuko dira.
- 09:00etan.
- Abiapuntua: Herriko plaza.
Arrasate zure kasa:
www.arrasate.eus webgunean eta turismoko esku orrian mapa turistikoa zein mendi ibilbideen gida eskura daitezke. Gomendatzen da erdigunean dauden ibilbideak egitea, hala nola Erdi Aroko ibilbidea eta industria ondarearen ibilbidea.