Defentsak indartzeko tintura eta xarabe tailerra otsailaren 15ean, bertako produktuen azokan
2025/02/11
Tailerrak plaza mugatuak izango ditu, eta aurretiaz izena eman beharko da.
Otsailaren 15ean egingo da bertako produktuen azoka Seber Altube plazan 9:00etatik 14:00etara. Ohiko produktuez gain, defentsak indartzeko tintura eta xarabe tailerra eskainiko du Ekoudalatxek.
Formazio honetan sendabelarrez egindako botikak egingo dira, Ekoudalatxen eskutik. Hain zuzen bi formatutan egingo da:
- Sistema immunea indartzeko tintura: Sistema immunea indartzen du, eztarriko infekzioak, narritadura, eztula eta hotzeria saihesteko eta tratatzeko.
- Jarabe naturala: Jatorri naturaleko osagaiak dituen xarabea, eztularen eta hotzeriaren sintomak arintzen dituena.
Tailerra 11:00etan Seber Altube plazan bertan izango da, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Izen ematea zabalik dago udal webgunean https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ helbidean. Plaza mugatuak dira, 12 pertsona gehienez ere.
Azokari dagokionez, sasoiko eta bertako produktuak izango dira. Ohikoa den bezala, azokako bezeroen artean bertako produktuekin osotutako saski bat zozketatuko da.