500 pertsona San Andresko hitzaldietan

2014/11/26
Card image cap
Hondakinen inguruko informazio kanpaina sekulako erantzuna jasotzen ari da Arrasatearren aldetik. Atzoko San Andresko hitzaldietan berriz ere berrestu genuen: 500 pertsona bildu ziren Etxaluzen

Hondakinen Mahaiak atzo eman zituen, informazio kanpainaren baitan, San Andresko auzotarrei zuzendutako bi hitzaldiak. Musakolako eta Santamainako hitzaldietan bezala, herritar ugarik erakutsi zuen informazioa jasotzeko interesa; 500 pertsona izan ziren Etxaluzen, hondakinak nola sailkatu behar diren eta edukiontzi berrien erabileraren inguruko azalpenak entzunez.

Bestalde, aste honetan zehar Santamainako auzo alkatetzan  dago jarrita informazio bulego ibiltaria, herritarrek hondakinen sailkapenaren edo gaikako edukiontzien erabileraren inguruan dituzten zalantzak bertan argitu ahal izateko.

Bertan ari dira banatzen, baita ere, etxebizitza bakoitzari errefusarentzako ontzi grisa, hondakin organikoarentzako ontzi marroia, edukiontziak zabaltzeko txartela, poltsa konpostagarriak, hondakinen sailkapenerako gida eta hiztegia.

Informazio bulegoa eta materialaren banaketa lokal eta ordutegi berdinean izango dira auzo guztietan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00. Datorren astean San Andresen izango da informazio bulegoa, Etxaluzeko beheko solairuko egongelan.

Kontsultatu hitzaldien egutegia eta kit banaketarena.