Arrasateko Udalak 40 haurren parte hartzea lagundu du Eskola Kirolean dirulaguntza bidez
2022/02/22Arrasateko Udalak, irailean, lehenengoz, dirulaguntza lerro berri bat jarri zuen abian, 2021-2022 ikasturte honetan udalerriko gazteenek Leintz Eskola Kirola ekimenean parte hartu zezaten bermatzeko. Guztira, 40 haurri lagundu zaie Eskola Kirolaren jardueretan parte hartu dezaten.
Udalak 3.978 euro bideratu ditu 32 familiari laguntzeko. Laguntza da Leintz Eskola Kiroleko matrikularen % 90 ordaintzea.
Udalak nabarmendu du dirulaguntza hori familia ahulenei zuzenduta dagoela: “Eskola-kirola ezinbesteko eta berebiziko tresna bat da gure udalerriaren eta arrasatearren etorkizuna kirolaren balioetan hezteko: tresna bat bizikidetzaren, euskararen, berdintasunaren, aniztasunaren, parte hartzearen eta naturarekiko harremanaren oinarrizko balioak lantzeko”.