4,1/2ko Eusko Label Pilota Txapelketako final laurdenetarako partidaren sarrerak salgai daude Buenuena eta Taupa tabernetan

2024/10/23
Card image cap
Partida azaroaren 1ean, 17:00etan izango da, Arrasateko Uarkape frontoian. Ander Muruak B Serie 4,1/2ko final laurdenak jokatuko ditu.

Azaroaren 1ean 4,1/2ko Eusko Label Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dira Arrasateko Uarkape frontoian.

3 pilota partida

Hiru pilota partida jokatuko dira azaroaren 1ean Arrasateko Uarkape frontoian, tartean, arrasatear bat ere arituko da, Ander Murua. B Serie 4,1/2ko final laurdenak jokatuko ditu Muruak Agirreren kontra. Pilotari arrasatearrak berriki debutatu zuen profesional bezala, eta, oraingoan, txapelketa jokatuko du.

Partida nagusia 4,1/2ko Eusko Label Txapelketako final laurdenak izango dira. Final laurdenetara nortzuk pasako diren asteburu honetan jakingo da, jokatuko diren emaitzek definituko baitute.

Eguneko norgehiagokari hasiera emateko binakakoan arituko dira Dario Gabirondo eta Zabala Erostarbe.

Sarrerak Taupa eta Buenuena tabernetan

Partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko Taupa eta Buenuena tabernetan 20 eta 25 eurotan. Lehen partida 17:00etan hasiko da. Arrasateko Udala laguntzaile izango da.