Arrasateko Udalak Kudeaketa Administratiboko Teknikari bi plaza eta Elektrikari plaza bat hornitzeko deialdiak ireki ditu

2025/01/14
Card image cap
Izena emateko epea gaur hasi eta otsailaren 10 arte luzatuko da, azken hau barne.

Arrasateko Udalak Kudeaketa Administratiboko Teknikari bi plaza eta Elektrikari plaza bat hornitzeko deialdiak ireki ditu gaur. Plaza guztiak behin betiko izaera izango dute. Deialdian izena emateko aukera otsailaren 10era arte egongo da irekia. Jarraian lanpostu bakoitzari dagokion xehetasunak.

‘Elektrikaria’ plaza hornitzeko deialdia

Arrasateko Udalak ‘Elektrikaria’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Elektrizitateko eta Elektronikako oinarrizko lanbide titulua edo baliokidea duen titulazioa izatea.
  • Gida baimena: B.
  • Euskara. Eskatutako hizkuntza eskakizuna: 2, derrigorrezkoa

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainak 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2025ko urtarrilaren 2an, 1. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia 2025eko urtarrilaren 13an argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2025ko otsailaren 10a arte (barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.

‘Kudeaketa Administratiboko Teknikaria’ bi plaza hornitzeko deialdia

Arrasateko Udalak ‘Kudeaketa Administratiboko Teknikaria’ bi plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa itxiaren bidez, barne sustapenez, jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Arrasateko Udaleko karrerako funtzionarioen plantillan izatea, administrazio orokorreko eskalan, lortu nahi dutena baino beheragoko sailkapen taldeko edo talde bereko lanpostuan.
  • Zerbitzu aktiboan, zerbi tzu berezietan, edo lanpostuaren erreserba daraman edozein bestelako egoe ra administratiboan egotea, eta gu txie nez bi urteko an tzi natasuna izatea jatorrizko kidegoan edo eskalan.
  • Ingeniari tekniko, unibertsitate-diplomadun, arkitekto tekniko, hirugarren graduko lanbide-heziketa, doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto, edo gradu baliokidea baten jabe izatea edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
  • Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) egiaztatzea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainak 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2025ko urtarrilaren 1ean, 1. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia 2025eko urtarrilaren 13an argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2025ko otailaren 10 arte (barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.