30 erakusleihoren artean aukeratzeko unea, gaurtik hasi eta abenduaren 18ra arte

2024/12/14
Card image cap
Herritarren saria boto popular bidez aukeratuko dute, eta, parte hartzen duten herritarren artean, 15 sari zozkatuko dira.

Herriko erakusleihoak apaindu eta komertzioari bizitasuna eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin deitzen da Erakusleiho Lehiaketa. Edizio honetan, gainera, sari berriak gehitu dira botoa ematen duten herritarren artean.

Boto popular bidezko bi sari

Herritarren saria” eta “haur eta gazteen saria” bozkatzeko epea abenduaren 13tik 18ra izango da, udal webgunean, dendetako LED karteletan dauden QRaren bitartez, Ibai-Arteko webgunetik, edo eta BAZen bozkatzeko aukera egongo da. Sari bakoitza 500 eurokoa izango da.

Botoa ematen duten herritarrek ere saria izango dute, izan ere, “Herritarren saria” bozkatzen dutenen artean 120 euroko 10 bonu banatuko dira herriko dendetan gastatzeko, aurreko urtean baino 5 sari gehiago, eta “haur eta gazteen saria” bozkatzen dutenen artean 50 euroko 5 bonu banatuko dira.

Eragile ezberdinez osatutako epaimahaia

Lehen lau sariak, eta aipamen berezia, hainbat eragilez osatutako epaimahai batek emango izendatuko ditu. Epaimahaia 4 eragilez osatua egongo da, Ibai-Arte, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, diseinuan aditua dena eta Arrasateko Udalaren ordezkaritza. Lanak baloratzerakoan, irudimena, originaltasuna, lanketa, estilismoa, mezua eta gabonetan girotua izatea baloratuko dira.
Sariak:

  • 1. saria: 1.000 euro
  • 2. saria: 700 euro
  • 3. saria: 600 euro
  • 4. saria: 500 euro
  • Aipamen berezia: 200 euroko 4 sari