248 auzotarrek parte hartu dute Tokiargi Jubilatuen Etxeko plazan margotuko den horma irudia aukeratzeko partaidetzako prozesuan

2021/03/30
Card image cap
Hiru proposamen aurkeztu ziren eta bigarren proposamena izan da bozkatuena (119 boto). Auzotarrek bozka eman dute martxoaren 15etik 26ra bitartean

Arrasateko Udalak, Tokiargi Jubilatuen Etxeko plazan, horma irudi bat margotuko du, Pook arrasatear artista taldearekin elkarlanean: Joana Manzizidor eta Lexuri Doyague. Horretarako, partaidetzako prozesu bat jarri zuen abian martxoaren 15etik 26ra, eta auzotarrei aukera eman zien horma irudiaren proposamena lehenesteko. Hiru aukera zeuden bozkatzeko eta bigarren proposamena izan da aukeratua.

Guztira 248 auzotarrek parte hartu dute, eta bozka honela banatu da proposamenen artean:

  1. Proposamena: 82 bozka.
  2. Proposamena: 119 bozka.
  3. Proposamena: 47 bozka.

Horma irudia, Tokiargi Jubilatuen etxea dagoen aurreko plazako horman margotuko dute apirilaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean, eguraldiak laguntzen badu. 

Maitane Muñoz Goikoetxea Gizarte Ongizatearen eta Gazteria zinegotziak auzotarren parte hartzea eskertu du: “inportantea da politika publikoak era partekatuan egitea, eta herritarrek bereziki ondo erantzun dute. Ekimena bultzatu dugu espazioari bizi berri bat emateko, ale txiki bat jarriz udal gobernuak estrategikotzat duen herriaren zaharberritze lanetan”.