Aniztasun Mahaiko eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua iragarri dute

2024/05/14
Card image cap
Maiatzaren 15etik ekainaren 1era arteko egitaraua aurkeztu dute

Aniztasun Mahaia osatzen duten eragileek 2024ko Aniztasun Astearen egitaraua eman dute ezagutzera. Bihar, maiatzaren 15ean, hasiko da eta ekainaren 1ean emango dio itxiera. Guztira 10 ekimen antolatu dituzte eragileen artean.

Ongizate zinegotzia Jasone Giraldo aurkezpenean izan da. “Maiatzaren 21a dugu Aniztasunaren Nazioarteko Eguna eta egun horren bueltan, beste behin, hutsik egin gabe, Arrasateko Aniztasun Mahaiak, ANIZTASUNA, bere zentzu zabalenean, herritar guztiekin ospatzeko, ekintza eta ekimenez josi du hilabetea. Askotariko herriak ditugu, eta horren adierazle garbia dugu Mahai hau, aberatsa eta aniztasunean oinarrituta, urtez urte, herriko eragile berriz hornitzen joan dena”.

Egitaraua

MAIATZAREN 15EAN - NAGUSIEN KONTSEILUA
11:30-13:30etan jaialdi inklusiboa, San Isidro eliza bisitatzea, lunch, eguneko zentroko erabiltzaileentzako eta musakolako adinekoentzako ekitaldi musikala.
Non: Musakolako adineko pertsonentzako eguneko zentrotik.

MAIATZAREN 17AN - EKIN EMAKUMEAK
18:00etan Ipuin Kontaketa ‘Ipuin hegalariak’, Maider Alcelayren eskutik. Izena eman parte hartzeko.
Non: Kulturaten. Hizkuntza: Euskaraz.

Maiatzaren 23an - EKIN EMAKUMEAK
Gipuzkoako biztanleria migratuaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren egoerari buruzko truke hitzaldia. Non: elkarteko lokalean. Mundu bat eta Aldarte elkarteekin antolatuta. Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

Maiatzaren 24an - ARIZMENDI IKASTOLA
14:30-16:30etan MUNDUKO JOLASEN lanketa eta JAIALDIA Haurrekin eta familiekin.
Non: Arimazubin.

Maiatzaren 25ean - ARRASATE HERRI ESKOLA
‘’Guk eiñ guk jan” ekimena.

Maiatzaren 25ean - TXATXILIPURDI
12:00etan Boxeoa ardatz hartuta, genero ikuspegia landuko dute emakume boxeolari baten eskutik. Non: Erguingo gaztetxokoan
Naturan jolasean ekimena.
Herri irteera: Zigorrolako balkoira.

Maiatzaren 27an - AMS eta GARAGUNE
11:30-13:00, “Gure Nortasuna” proiektuaren aurkezpena herriko beste ONG taldeei.
Non: Loramendi gelan, Kulturaten .

Maiatzaren 30ean - ARIZMENDI IKASTOLA
KULTURANIZTASUNAren jaia. Non: Santa Teresa gunean.

Ekainaren 1ean - AMERIKA ELKARTEA
11:00-22:00, JARDUERA: MUGARIK GABE
Latinoen azoka gastronomikoa.
Ipuin eta poesia lehiaketa, pintxo dastaketa eta edaria, dantza taldearen aurkezpena, ‘’La Klave’’ talde latinoaren zuzeneko musika....
Non: Biteri plazan.

Ekainaren 1ean - BEGISARE ELKARTEA
11:30-14:00, Ikusmen baxua bizi itzazu, egongo diren artikuluekin
Non: Biteri plazan.