Arrasaten Gabonetako 2023ko erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak

2023/12/21
Card image cap
Epaimahaiaren saria irabazi dute, hurrenez hurren, Losada diseinua eta obrak establezimenduak, Santa Marina farmaziak, Toñi eta Sandra ileapaindegiak eta Otamendi harategiak. Aipamen bereziak izan dira Elena arropa denda, Traskilon animalien boutique eta ileapaindegia, Kapikua arropa denda eta Gare loradenda.

Arrasaten 2023ko erakusleiho lehiaketaren sariak gaur arratsaldean banatu dira. Urtero ospatzen den lehiaketa da, eta aurten guztira 34 establezimenduk eman dute izena.

Lehiaketan guztira 10 sari banatu dira: 4 epaimahaiak erabakita, herritarren saria, haurren eta gazteen saria eta 4 aipamen berezi, azken horiek ere epaimahaiak erabakitakoak. Epaimahaia osatu dute: Tokiko Ekonomia eta Enplegu batzordeak, apainketan, diseinuan edo eskaparatismoan aditu batek batek, Arrasateko Merkatarien Elkarteak (Ibai Arte) eta Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak. 

Lehiaketaren bitartez, herriko hainbat erakusleiho apaintzeaz harago, helburua da Arrasateko kaleetan Gabon giroa piztea, merkataritza eta ostalaritza sustatzea, eta Gabonetan ere tokiko kontsumoa bultzatzeko.

2023ko erakusleiho lehiaketaren irabazleak:

Epaimahaiak emandako sariak:

  1. saria: 1.000 euro – Losada diseinua eta obrak
  2. saria: 700 euro – Santa Marina farmazia
  3. saria: 600 euro – Toñi eta Sandra ile apaindegia
  4. saria: 500 euro – Otamendi harategia

Aipamen bereziak:

  • 200 euro – Elena arropa denda
  • 200 euro – Traskilon animalien boutiquea eta ile apaindegia
  • 200 euro – Kapikua arropa denda
  • 200 euro – Gare loradenda

Herritarren saria, eta haurren eta gazteen saria

Bi sari horien kasuan, arrasatearrek, bozka bidez, erakusleiho gustukoena aukeratu dute. 

Herritarren sariari dagokionez, Altuna lurrindegia izan da 16 urtetik gorako arrasatearrek gustuen izan duten erakusleihoa.  Erakusleiho saridunak 500 € jaso du.

Horrekin batera, bost arrasatearrek 120 €-ko bono bana jaso dute bozketan parte hartzeagatik. Horiek dira: M. Nieves Beltran de Guevara, Miguel Angel Lekue, Pako Milan, Pili Irigoyen eta Amaia Tirador.

Bozketa garaian, aurten guztira 2.300 herritarrek eman dute bozka, iaz baino 596 lagun gehiagok.

Haurren eta gazteen sariko bozketan, Kids & Us akademia izan da erakusleiho sariduna, eta bost herritarrek 50 euroko bono bana jaso dute. Horiek dira: Aner Aranbarri, Elene Atxotegi, Nora Etxebarria, Markel Errasti eta Tahani Humeid.

Kasu horretan, 16 urtetik beherako 192 herritarrek bozkatu dute, iaz baino 104 lagun gehiagok, alegia.

Zorionak guztiei!