2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetako proiektuen artean jasotako Pumptrack parkearen kokalekua, aztergai

2022/04/01
Card image cap
San Cristobal eremuan jartzeko proposamena jaso zen aurrekontu partehartzaileen esku-orrian, baina Udalak beste hainbat eremu posible ere baditu esku artean, esaterako Markulete.

Pasa den martxoaren 25ean abiatu zen 2021-22ko aurreko parte-hartzaileen Bozketa Fasea. Herritarrek 16 proiekturen artean bozka dezakete apirilaren 10a bitarte. Horien artean Pumptrack bizikleta eta patineteentzako zirkuitua ezartzeko proiektua dago. San Cristobal eremuan jartzeko proposamena jaso zen aurrekontu partehartzaileen esku-orrian, baina Udalak beste hainbat eremu posible ere baditu esku artean, esaterako Markulete.

Horrez gain, online bozkatzeko sisteman egokitzapenak egin dira eta horrela, herritarrek, proiektu guztiak baloratu ditzakete aldi berean. Nahi beste proiektu baloratu daitezke irizpide hauen arabera: asko gustatzen zait, gustatzen zait, ez nau asetzen eta ez nuke egingo.

Arrasateko Udalak herritarrei dei egiten die prozesuan parte har dezaten.