“Zinema berrikusten” zine saioa eskainiko du Emakume Txokoak, Mirentxu Loyarteren “Irrintzi” eta “Euskal emakumeak” filmen emanaldiekin
2025/02/18
Emakume Txokoaren egitarau berria martxan jarriko da datorren otsailaren 26an, eguaztenean, “Irrintzi” eta “Euskal emakumeak” filmen emanaldiarekin.
Zinegileen genealogia feminista ariketa bat egin eta Mirentxu Loyarteren lana ezagutzeko eta berrikusteko aukera izango dugu Arantza Santestebanen eskutik.
Arantza Santesteban historialaria, kultur arloko langilea, ikerlaria eta zinegilea da. 2021ean, bere azken filma aurkeztu zuen, “918 Gau”. Dokumentalak, hainbat zinemalditan ibili eta gero, sari ugari jaso ditu.
Arantza Santestebanen begirada eta ezagutza probestuko ditugu Mirentxu Loyarteren lanera hurbiltzeko, zineaz aritzeko eta gozatzeko.
SINOPSIA:
Mirentxu Loyartek (Iruña, 1938) egindako filmak berrikustea gure orainaldiari buruz galdera berriak egiteko modu bat da. 1978an Irrintzi filma egin zuen garai hartako Euskal Herriko egoera politiko nahasiaren isla izan zena. Ondoren, 1981ean Euskal emakumeak filma laburra egin zuen. Bertan erakutsi zituen tokiko hainbat emakumeek egiten zituzten lan nekezak, haien pentsamenduak, haien desirak... Filma hauek ikusi eta solasaldia eginez genealogia feministetan sakontzeko aukera izanen dugu.
- Irrintzi, 1978 (12 min)
- Euskal emakumeak, 1981 (10 min)
Emanaldia Kulturateko Areto Nagusian izango da, otsailaren 26an, asteazkenean, 18:30ean.