“Rote Zora: frauen bildet Banden” dokumentalaren emanaldia eta solasaldia
2024/11/20Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, "Rote Zora" RFAko emakume feministen talde erradikala zen, eta ezkutuan antolatzen zen. 45 bat ekintza zuzen egin zituzten emakumeen aurkako indarkerian oinarritutako egitura patriarkal baten aurka protesta egiteko. Taldea 1970eko eta 1980ko hamarkadetan aktibo egon zen. Emakumeak antolatzera eta bandak sortzera deitu zituzten (talde antolatuak).
Bere ekintzen helburua emakumeak zapalduak eta esplotatuak diren normaltasunaren aurka egitea zen, emakumeen aurkako eguneroko indarkeria, bortxatzaileen aurkakoa, ugalketa-teknologien aurkakoa, abortuaren debekuaren aurkakoa, emakumeen salerosketaren aurkakoa, politika demografikoaren aurkakoa, esplotazio-baldintzen aurkakoa eta errefuxiatuen politikaren aurkakoa, nagusitasun patriarkalaren adierazpen gisa. Rote Zorako emakumeek lotsagabeak izan nahi zuten, legeak nahita hautsi eta horrela emakumearen irudi soziala hautsi. Erdigunean jartzen zuten, beraz, emakumeen ahalduntzea eta izaera baketsuarekiko haustura.
Orain arte, historiografia ofizialak mugimendu feministaren alderdi erradikala itxuragabetu edo ezkutatu du.” Las Otras” talde zinematografikoak ezjakintasun hori hautsi nahi zuen. Garai hartako emakume/lesbianen mugimendu autonomoko aktibistak ziren, eta ondo gogoratzen dituzte eztabaidak eta kanpainak.
Garaiko lekuko presentzialen kontakizunek, historialari batekin egindako elkarrizketek eta Rote Zorako kide oihak, "Rote Zora" ren eta RFAko mugimendu feministaren historia gogoratzen dute.
Filma 2019ko martxoan estreinatu zen eta ordutik leku askotan proiektatu da.
Filma inspiratzailea da eta Rote Zora filmeko gai asko gaurkotasun handikoak direla eta eztabaidatzeko material interesgarria eskaintzen dutela erakusten du.
Emakume Txokoko irakurketa feministen taldeko kideek gidatuko dute solasaldia eta filmak lantzen dituen hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera egongo da.
Dokumentala “Las Otras "talde zinematografikoak ekoitzitako lana da.
Zuz: Christine Lamberty, Maria Baumeister
Alemania |2019 |75’ | Dok| J.B. alemanez, azpitituluak euskaraz