“Ordezko Bake Epailea” izendatzeko deialdia

2010/01/12
Card image cap

Arrasateko Udalak ‘Ordezko Bake Epailea’ izendatu nahi duela eta, hautaketa prozesua aginduko duten oinarri-arauak argitaratu ditu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2010eko urtarrilaren 7an.

Interesatuak daudenak Udaletxeko Idazkaritzan azter dezakete espedientea eta beharrezko datuen berri jaso, hala nola, baldintzak, karguaren iraupena, ordainsariak, eta abar.

Eskaera orriak Arrasateko Udaleko Agirien Erregistro Orokorrean, BAZen, aurkeztu behar dira urtarrilaren 8tik 30era bitarteko epean.