“Munduko arrozak” Arrasaten, uztailaren 8an
2017/06/13Jai honen helburua, Debagoienean bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde desberdinetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartituz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz.
Arroza, kultura guztiok batzen gaituen elementu komunak eta honen prestaketa modu anitzak, nahasketak, koloreak, zaporeak … gure herrien unibertsaltasuna, aniztasuna eta aberastasuna irudikatzeko sinbolo aproposa iruditu zaigu. Beraz, batzen gaituenetik abiatuta, elkar ezagutzatik elkar aitortzara, “Munduko Arrozak” bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko jaia izango dugu.
Munduko txoko desberdinetako sukaldaritzaren bueltan izango da festa. Taldeka plater desberdinak prestatuko ditugu, gure “sekretutxoak” eta esperientziak partekatu al izango ditugu eta ondoren, denok elkarrekin, plater guzti horiek dastatu eta gozatzeko aukera izango dugu.
Jaia girotzeko, gure herrian bizi diren herritarren kultura desberdinen erritmoak entzun ahal izango ditugu, eta kulturartekotasunean oinarritutako munduko jolasak ere izango dira haurrentzako.
Zatoz lagun artean eta jai giroan, arrozak batuko gaituen egun eder batez gozatzera!!!
Izena emateko hemen sakatu.
Arauak hemen kontsultatu ditzakezu.