“Memoria partekatu baterantz” txostenaren aurkezpena Kulturaten, hilaren 20an, eguena

2018/12/18
Card image cap
Giza Eskubideen urraketak eta indarkeria-ekintzak jasotzeaz gain, dokumentuak 18 pertsonen testigantzak jasotzen ditu, ikuspegi, sentsibilitate eta ibilbide politiko desberdinetako pertsonengan eta herriko bizikidetzan, indarkeriak izandako eragina jasotzeko eta ikuspegi eta bizipen aniztasun zabalena islatu nahian.

2017ko irailean, Arrasateko Udaletxean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osaturiko Memoria eta Bizikidetza mahaiak, gure udalerrian azken sei hamarkadetan gertatutakoaren memoria lanketa egiteko enkargua egin zion Argituz, Giza Eskubideen aldeko elkarteari. Azken urte eta erdi honetan egindako lana “MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ, Arrasate-Mondragonen 1956tik 2018ra bitartean izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria-ekintzei buruzko txostenean” jaso da.

Egindako lanketa osatzen jarraitu beharreko lan bat da; txostenean aipatzen den bezala “badira  zenbait gertakari argitasun gehiago eskatzen dutenak eta ikerketa gehiagoren lana beharko dutenak” . Beraz, txostenak, “memoria sozial partekatu batera iristeko oinarri eta abialeku bat izan nahi du”, “bizikidetza eta konfiantza berrezartzen laguntzeko”. Izandako Giza Eskubideen urraketak eta indarkeria-ekintzak jasotzeaz gain, dokumentuak Arrasatekoak diren edo herriarekin harreman estua duten 18 pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Ekarpen hauen bitartez, ikuspegi, sentsibilitate eta ibilbide politiko desberdinetako pertsonengan indarkeriak izandako eragina jasotzen da, bai eta herriko bizikidetzan izandako eragina ere. Jakinda herritar guztien bizipenak jasotzea ezinezkoa dela, nolabait ikuspegi eta bizipen aniztasun zabalena islatu nahi izan da.

Beraz, txosten honek alderdi guztien arteko oinarrizko kontsentsuetatik abiatu den neurrian, etorkizunean Udaletxetik jorratuko diren memoria eta erreparazio politiken oinarria izan nahi du.

Deialdi honen bitartez, Memoria eta Bizikidetza mahaiak datorren abenduak 20an, ostegunean 19.00etan Kulturaten burutuko den Memoria partekatu baterantz txostenaren aurkezpenera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Bertan, Argituz, Giza Eskubideen aldeko elkarteko kideek; Carlos Martin Beristain, mediku psikologoa eta giza eskubide urraketen biktimen artatzean adituak; eta Memoria eta Bizikidetza mahaiko kideek hartuko dute hitza. Ekitaldiaren amaieran liburua eskuratzeko aukera izango da.