“LUCHADORAS” antzerki emanaldia eskainiko du Emakume Txokoak egubakoitzean Musika Etxeko auditoriumean

2025/03/11
Card image cap
Juan Arzamendi Musika Etxean izango da emanaldia, ostiralean, martxoak 14, 18:30ean

Martxoaren 14an, ostiralean, “Luchadoras” antzerki emanaldia antolatu du Emakume Txokoak, JAMEKO Auditorioan, arratsaldeko 18:30ean. Sarrera doakoa da eta antzezlana gaztelaniaz izango da. Carla Novi, artista mexikarrak zuzendu eta antzeztutako lana da “Luchadoras”.

Carla Novik hainbat baliabide arakatu ditu, hala nola performancea, bideoa, antzerkia, idazketa eta pintura. Gai politiko eta sozialekin lan egiten du giza eskubideen alde borrokatzeko.

“Luchadoras” antzerki ikuskizuna Mexikoko gizartean emakumeek bizi duten egoerari eta eguneroko bizitzan jasaten dituzten indarkeriei buruzko drama sozial bat da, Mexikoko borroka librearen mundutik kontatua.

Carla Novik idatzi, zuzendu eta interpretatutako bakarrizketa honek Mara borrokalari mexikarraren istorioa kontatzen du. Emakume borrokalari honek urteak daramatza bere lanbidean aurrera egin ezinik, ez baita inoiz emakumeen borroka askearen sexualizazio-arauen mende jartzen. Egun batean, bere sustatzaileak tratu bat proposatzen dio, jauzi profesional bat agintzen diona. Baina denak du prezio bat, eta Mara bere borroka muturrera eramatera bultzatzen duen gatazka batean nahastuta aurkituko da.
“Luchadoras”  kontzientziak astindu, estereotipoak hautsi eta zaurgarritasuna eta indarra txanpon beraren aurpegi diren istorioa kontatzen duen proiektua da.

Emanaldia amaitzean, antzezle eta zuzendariak solasaldi bat egingo du publikoarekin, antzezlanean azaldutako gaiei buruz sakontzeko (genero-indarkeria, feminizidioak, etab.). Solasaldiaren proposamenak elkarrizketa ireki nahi du, bertan dauden pertsona guztiek, obra ikusi ondoren, iritziak, inpresioak eta hausnarketak adierazi eta trukatzeko aukera izan dezaten.