“Lasa eta Zabala” ikusteko sarrerak salgai jarri ditugu honez gero.

2014/10/16
Card image cap

Datorren asteburuan “Lasa eta Zabala” filma proiektatuko dugu Amaia Udal Antzokian.

 Publikoaren aldetik erantzun ona espero dugunez, sarrerak eskuratzeko eta Antzokira sartzeko modua errazteko neurriak hartzea komenigarria dela ikusi dugu. Horregatik, emanaldi guztietarako sarrerak salgai jarri ditugu dagoeneko, sistemaren kanal guztietan:Takillan, Udaleko eta Kutxabankeko web orrietan, kutxazainean…

 Emanaldien data eta orduak hauek dira:

Urriak 17, ostirala, 22:00

Urriak 18, larunbata, 19:30 eta 22:00

Urriak 19, igandea, 19:30

Urriak 20, astelehena, 20:30