“Errenta buru” plaza, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua
2019/01/31Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik geldituko den A1 taldeko “Errenta buru” lanpostua bitartekotasunez hornitzeko
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Titulazioa: lizentziatura edo gradua ekonomian, enpresa zientzia, zuzenbidean edo antzekoetan.
- Euskararen ezagutza: C2 edota 4 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute urtarrilaren 31etik aurrera.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.