“Emakume Txokoko dinamizatzaile” lanpostua, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua

2019/02/12
Card image cap
2019ko otsailetik iraila bitartean “Emakume txoko” ko dinamizatzaile lan postuan izango den hutsunea bete beharra du Arrasateko Udalak

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulazioa: erdi mailako teknikaria (A2) izateko diplomatura titulazio unibertsitarioa.
  • Euskararen ezagutza: C1 edota 3 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.

 

Ordutegia: ikasturtean zehar, astelehenetik ostegunera goiz arratsaldez eta ostiralez goizez; udaldian jardunaldi jarraia.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute otsailaren 18 arte.

Egingo den hautaketa prozesuari buruzko informazioa udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.