“DINBI DANBA Mailukaren hotsa” erakusketa datorren astean ostegunean bakarrik zabalik
2015/09/23![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/201cdinbi-danba-mailukaren-hotsa201d-erakusketa-datorren-astean-ostegunean-bakarrik-zabalik/@@images/6fef5db4-ccd0-4776-b91f-282a6e214c8d.jpeg)
Maritxu kajoi egunean eta biharamunean, urriaren 2 eta 3an, “DINBI DANBA Mailukaren hotsa” erakusketa itxita egongo da
Erakusketan, Bixente Barandiaran, Mentu, (1922-2004) Arrasateko azken errementaria plano gertuago batetik ezagutu eta XX. Mendeko Arrasateko testuinguru nahasian kokatzeko abagunea izango dugu; sutegi baten simulazioa, perratzaile ofizioaren nondik norakoak eta Arrasaten hain garrantzitsua izan den metalgintzaren tradizioa dira erakusketa osatzen duten atalak.
Ohiko ordutegia:
- Osteguna 17:00 – 20:00
- Ostirala 17:00 – 20:00
- Larunbata 10:30 – 13:30
SARRERA DOAN
Harresi Aretoa
Iturriotz kalea,35. Arrasate