“Bidezko Merkataritzako dastaketa” zapatuko Baserritarren azokan.

2014/05/16
Card image cap
Larunbat honetan (maiatzak 17) Sebero Altuben 10:00etatik aurrera egingo den Baserritarren Azokan, “Bidezko Merkataritzako dastaketa” ere izango da.

Kakaoa izango da dastaketaren protagonista eta Jesus Romerok egindako zenbait jakirekin gozatzeko aukera izango dugu.

Zuen dastamenari gozatu bat emateaz gain, atzean istorio duina duen proiektu bati laguntzeko aukera izango duzue. Izan ere:

  • Probatuko duzuen kakaoa modu organikoan ekoiztua izango delako (kimiko barik, transgeniko barik…)
  • Kakao honen koizleei soldata justu bat ordaindu dakien bultzatzen arituko zarete, eta ekoizle horien seme-alabek lan egin beharra ez izatea.

Kakaoaren inguruan gehiago jakin nahi ezkero:

http://comerciojusto.org/la-cecj-publica-un-informe-divulgativo-sobre-el-cacao